Kultura / Iparraldea - 2011/05/02
Argazkia 1 / 1
28. Herri Urratsa ospatuko da datorren maiatzaren 8an Senpereko aintziran. Kanboko Xalbador Ikastetxearen lanen gastuei aurre egiteko erabiliko dute jasotako dirua. Aurreko urteetan ohikoa baino jende gutxiago gerturatu dela ohartuta, parte hartzeko deialdi berezia egin du Seaskak, Ipar Euskal Herriko Ikastolen elkarteak.
Laku bat munduan lelopean ospatuko da jaia maiatzaren 8an, eta lelo bera hartuta egin du Berri Txarrak taldeak aurtengo ediziorako kanta. Hirukote nafarrak kontzertua eskainiko du ospakizunean, eta harekin batera arituko dira Izate, Emon eta Luar Na Lubre taldeak, besteak beste. Kontzertuez gain, era guztietako kultur ikuskizunek alaituko dute laku inguruan prestatutako ibilbidea.
www.herriurrats.com
Iturria:http://www.argia.com/albistea/senpereko-aintzira-jendez-betetzeko-deia-egin-du-seaskak
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
