Kultura / Iparraldea - 2008/11/17
Argazkia 1 / 2
Ohiko dantza eta musikaren arloko sorkuntzak ezagutarazteko leku bat izatea nahi dute Bihar Herri Miarritzeko jaialdi berria. Lehen edizioa bukatua da, sortzaile eta hedatzaileen arteko bilgune bihurtzea izan da zioa. Horretarako, Euskal Herri osoko eta Espainia eta Frantziako 200 bat programatzaile, jaialdi arduradun eta azpiegitura kulturalen arduradun gonbidatu zituzten jaialdiaren gibelean diren Herri Soinu eta Iparraldeko Gaiteroak elkartekoek.
Filipe Lesgourgues jaialdiko lehendakariak argi du aspaldiko nahi eta behar bati erantzuten diola hitzordu berri honek: `Azken hamar urte hauetan ageri da ohikotik abiatuz sorkuntza anitzak egiten dela, eta ez dela leku berezirik horrentzat´. Merkatu bat bezala ikusten du jaialdia: `Cannesko zinema jaialdia bezala zinemarentzat, Miarritzeko Fipa telebistarentzat, ba, Bihar Herri pixka bat horrela ikus daiteke, ohiko dantza eta musika arloan´.
Jaialdiaren egun kopurua handia izan da. Hasieran igandean bururatu behar zuten, baina azkenean astearte arte luzatu zuten. Hala, horrek agertzen du behar horri erantzun egoki bat eman nahi diotela. Artista andana batek jaialdiaren berri izan eta antolatzaileengana joan dira jaialdiaren parte hartzeko. Talde gehienak, halere, Bihar Herri jaialdiak eskaturik datoz: `Pilotar(h)itza, adibidez, bi urte asmatua dutela jaialdia baina guti eman dute eta alta balio du´, betiere Lesgourguesen hitzetan. Orotara 14 sorkuntza ekarri dituzte Miarritzera. Zazpi ikusgarri saletan eta andana bat karriketan gaindi. 500 bat musikari eta dantzari elkartzekoak baitira, 50 taldeetan barreiatuak, tartea Euskal Herriko osotik etorri txarangak. Hiru gaualdiez aparte, gainerateko guzia dohainik gozatzen ahalko du ikusleak.
Jaialdiaren lekua ez dute kasualitatez hautatua Miarritze: `Ez du parerik erakargarritasun eta fama aldetik´. Biarritz Evenementekin lanean ariko dira, azpiegitura guztia kudeatzeko.
www.biharherri.com
http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2008-11-07/047/009/Sorkuntzaren_merkatu_berria._Gaur_hasiko_da_Bihar_Herri_jaialdia_eta_ohiko_dantza_eta_musikaren_sorkuntzek_beste_aukera_bat_daukate_hor.htm
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
