Hezkuntza / Nafarroa - 2009/05/27
Argazkia 1 / 2
Euskaraz aritzen diren ikastetxe publikoen bilgune izatea xede duen Iruñeko jaira 20.000 lagun inguru bildu ziren.
Euskal Eskola Publiko Berriaren urteroko jaian hainbat lagun bildu ziren, atzo Iruñean. Sortzen-Ikasbatuaz-ek eta Antsoaingo (Nafarroa) Ezkaba ikastolak antolatutako festa.
Iruñeko Takoneran eman zitzaion hasiera jaiari eta egunean zehar giroa alaitzeko hainbat ekitaldi egin zituzten. Euskaraz aritzen diren ikastetxe publikoen bilgune izatea du xede jaiak. Aurtengoa XIV. edizioa izan da.
Datorren urteko jaia antolatzeko erreleboa, Zizur Nagusiko (Nafarroa) Erreniega ikastolak hartu du. Euskal Eskola Publiko Berrien alderko aldarria egiteaz gain, D ereduaren 25. urteurrena ere ospatuko dute hurrengo urtean.
Iturria: http://www.berria.info/albisteak/33990/Hainbat_lagun_elkartu_ziren_Sortzen-Ikasbatuaz_elkartearen_jaian.htm
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
