Diaspora / Udalbide - 2007/10/29
Argazkia 1 / 2
Udalbide eta Basque Heritagek aurreko ostiralean, Euskal Diasporako ekimenean aurrera jarraitzen segitzeko asmoz, hitzarmen sinaketa burutu zuten.
Prentsaurrekoan, Udalbiltzako lehendakari Julian Eizmendi, Udalbideko Zuzendaritza Batzordeko Diasporako lan taldeko Vale Tena, Mª Eugenia Arrizabalaga, Bixente Arozena eta Basque Heritageko zuzendaria, Joseba Etxarri egon ziren.
Julian Eizmendik, Basque Heritage eta Udalbideren arteko hitzarmena oso positiboa eta garrantzitsua dela esan zuen. Izan ere, Udalbidek orain arte nagusiki, euskara eta euskal kultura behar bezainbeste garatua eta lagundua ez dauden lurraldeetan burutu dituela esfortzuak ondorioztatu zuen. Eta bazela garaia mugak zeharkatu eta Euskal Diasporako euskaldunekin ere, hartu emanetan hasteko.
Basque Heritageren web orria: www.basqueheritage.com eta bere barruan dagoen www.euskalkultura.com, euskal diasporarako informazioko web orririk garrantzitsuenetarikoa eta gehien bisitatuenetarikoa da.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |