2008/07/09

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Udalbidek 178.000 euro eman dizkie hainbat erakunde nafarrei

- 2007/11/09

Argazkia 1 / 2

Laguntzen % 45,69a entitate nafarrentzat izan da aurten, euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoz.



IRUÑEA. Udalbidek Nafarroako zaz­pi elkarte eta erakundeekin hitzar­mena sinatu zuen atzo, orotara, 178.000 euro banatuko dituela, elkar­lan elkartearen "euskara eta euskal kulturarekiko konpromisoa berriro berretsiz", Udalbideko Zuzendarit­za Batzordeko kide Laura Igantzik adierazi zuenez. Euskalerria Irratia (40:000 euro), AEK-ko Irrintzi Euskaltegia (20.000 euro), Mendi Behera Elkartea (20.000 euro), MAP­SA Kooperatiba (10.000 euro), Din­daia Fundazioa (20.000 euro), Euskaldunon Biltoki (8.000 euro) eta Euskara Kultur Elkargoa (60.000 euro) dira dirua jasoko duten erakunde eta elkarteak.

Iruñeko Komunikabideak S.A.-ko lehendakari Jose Antonio Solanok Euskalerria irratiaren izenean sina­tu zuen akordioa, "nahiko oztopo gaindituz,' ondo errotuta dagoen" irratiaren izenean, esan zuenez. Euskaraz Kooperatiba Elkarteko Lehendakaritzako kide Aitziber Sarasolak Irrintzi Euskaltegiaren (AEK) ordezkaria izan zen eta Doni­banen ireki berri duten euskaltegia eraikitzeko egin duten "esfortzu han­día" nabarmendu zuen. Mendi Behe­ra Elkarteko lehendakari Pedro Bur­getek Energía Berriztagarrien gelan ere "euskararen presentziaren beha­rra" dagoela aipatu zuen. MAPSA Kooperatibako euskara koordinat­zaile Iñaki EIkanok esan bezala, diruari esker, "langile euskaldunoi falta zaigun hanka" sortu ahal iza­nen dute. Esther Lakastak, Dindaia Fundazioko kudeatzailéak, berriki zendu den Ricardo Ederraren bidea jarraitzeko bideratuko dutela dirua iragarri zuen. Euskaldunon Biltoki­ko Marian Gorrainek azkenaldian elkarteak jasandako sute eta lapur­keten ondorioak apaltzeko erabiliko dutela dirua jakinarazi zuen. Azke­nik, 'Euskara Kultura Elkargoko lehendakari Koldo Martinezek esan moduan, "euskal kulturaren alde" lanean jarraituko dute.

Bestalde, "Nafarroako eta Ipa­rraldeko Administrazioek euskal kulturarekiko duen interes eta laguntza apala ikusita", salatu zuen Igantzik, Udalbidetik esfortzu eta laguntza handiagoa bideratzen dute bi eremu horietara. Izan ere, 2007. urtean 1.418.800 euroko laguntza luzatu die Euskal Herriko 54 elkarte eta erakundeei. Nafarroarako eta Iparralderako portzentajearen %81a izanik. Arloetan, hezkuntza da oraindik ere bizkar-muina, laguntzaren erdia eskola eta ikastolei eman baitzaie; ondoren, kultura, hedabideak, kirola, lan mundua, Hurbiltzen eta diaspora egonik.

ELKARTE/ERAKUNDEAK


Euskalerria Irratia 40.000 €

Euskalerria Irratia, irrati euskalduna da. Iruñerrian erroturiko irrati euskalduna da. Euskararen erabilera funtzional eta publikoa egin eta eragiten duena, euskara komunikaziorako tresna baliotsua dela egunez egun frogatzen duena. Iruñerriko euskaldunekin batera euskararen ezagutza eta erabilpena bultzatzera konprometitua... urtetik urtera, entzule, iragarle, laguntzaile, bazkide talde mardula bereganatu du. Egun, errealitate sendoa da: hamabi kideko lantalde profesionalak gidatzen du irratia.

2007ko urteko jarduerak:

- Aintzinabidean: deskonexioak beste irrati euskaldunekin.

- Xintxuketa: lantokia eta tresnen hobekuntza.

- Inbertsioak: ekipamendu teknikoa.

- Emakida: irratia legeztatzeko, proiektu sendoaren aurkezpena.


Irrintzi Euskaltegia (AEK) 20.000 €

Iruñan ez ezik, Nafarroako zati handi batean oraindik euskara sendotzearen premia dago. Eremu mixto eta ez euskaldunean, euskaldunen portzenjea txikia da, baina ikasi nahi dutena gero eta handiagoa. Guzti honi gainera, bertako Gobernuak euskara sustatzearen alde lan egiten duten elkarteei ematen dien laguntza eskasa ikusirik, ez daiteke asko egin.

Hortaz, hutsune hori kitatzeko eta asko duten premia horri erantzuteko, AEK-k Iruñeko Donibane auzoan euskaltegiarentzako eraikina berritu egin du, eta Udalbidek Irrintzi euskaltegiri egoitzak sortutako gastuei aurre egiten lagundu die.


Mendi Behera Elkartea 20.000 €

Oibarko Energia Bereiztagarrien gelaren euskaratzearen 2. faseko lanak. Energia Berriztagarriaren helburuak, energiaren isurketei eta kontsumoei loturik doazen ingurumen arazoen difusioa; aurrezpen energian eta energia berriztagarrian kontzientziatzea; eta jendearen jarrera aldatzea dira.

Horretarako Gelan, informazioa, komunikazioa, ingurumen hezkuntza eta giza eskuharmena eskaintzen dituzte.


MAPSA Kooperatiba 10.000 €

MAPSA S. Coop. , MCC talde barruko kooperatiba da eta Orkoienen dago. Gurpilentzat aluminiozko egiturak eta piezak egiten dituen enpresa honek, egun, 360 langile inguru ditu.

Aspaldidanik zegoen nahia, enpresan euskara plana egiteko. 2006an jarri zuten martxan euskara normalizatzeko plana: langileei aholkuak eman, euskara irakatsi, ikastaroak antolatu eta jarraipena egin motibazioa sortuz; Errotulazioa, dokumentazioa, terminologia, programak, intraneta eta berripaperak euskaratu… Azken finean, helburua euskaraz idaztea eta hitz egitea da, eguneroko lan dinamikaren barruan, normaltasun osoz.

Dindaia Fundazioa
20.000 €

Iruñako elkarte honek, haurren garapen eta aisialdian hezkuntza

eta hizkuntzaren alorrean jarduten du. Ume, gazte eta etorkinei euskararen garrantzia azaleraziz hainbat ekintzen bitartez, beste hizkuntzekin alderatuta, euskararekiko oreka sortuz. Horretarako beharrezkoak diren baliabide eta eskaintza egokiak eginez eta erakundeei proposamenaz eginez.

Urte honetarako, Udalbidek azpiegituren (udalekuak, haur eskolak, eskolaz kanpoko ekintzak…) horniketarako eta kultura diferentetako ipuin sorten argitalpena eta honen difusioa gauzatzeko emanen die laguntza.


Euskaldunon Biltoki 8.000 €

Txantrean euskarazko kultur eskaintza gauzatzeko, 2007rako kultur programazioa (ikastaroak, hitzaldiak, tailerrak, zinema, bertso saioak, udako barnetegia…) aurrera eramatea. Baita ere, berriki egoitzan izandako sute eta lapurreten kalte ordainei aurre egiteko laguntza.


Euskara Kultur Elkargoa

60.000 €

Euskara Kultur Elkargoak Nafarroan jarduten du 1998tik, euskara eta euskal kultura bultzatzen eta defendatzen. Urteko jardueren barne, mahai-inguruak, foroak, hitzaldiak; euskararen inguruko txostenak, erakusketak, liburu eta komunikazio argitalpenak; aurrematrikulazio kanpainak... burutzen ditu. Horretaz gain, Artekaria zerbitzu juridikoa eta Nafarroan euskara eta euskal kulturarekiko egiten denaz - eta egiten ez denaz - informazio zehatz eta mugatua emateko tresna interaktibo eta dinamikoa den Sarea tresna daukate. Nafarroan ez ezik, nazioartean ere hemengo egoeraren berri izateko.

 

Iturria: Diario de Noticias

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©