Kultura - 2007/11/28
Argazkia 1 / 1
42. edizioko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka abenduaren 5etik 9ra eginen da.
Gerediaga elkarteak Durangoko Azokaren 42. edizioko ildo nagusiak aurkeztu ditu. Azoka abenduaren 5etik 9ra egingo da Durangon eta urtero legez euskal kultur munduaren topagune bihurtuko da: idazle, musikari eta editoreek bertan aurkitu dituzte irakurle eta entzuleak aurrez aurre. Aurten gainera azoka umoretsu dator, umorea izango baita ardatz nagusia hainbat ekitaldietan. Argizaiola saria Maiatz aldizkari eta elkarteak jasoko du eta Iparraldeko idazle, musikari eta argitaletxeek presentzia nabariagoa izango dute aurten, Euskal Kultur Erakundearen eskutik.
Euskal liburugintza eta diskogintzak 554 nobedade aurkeztuko ditu aurten Durangoko Azokaren 42. edizioan. Euskal Herriko Kultur topagune nagusienetakoa den Azoka abenduaren 5ean hasi eta 9an bukatuko da, bost egun horietan Euskal Herri osotik etorritako jendea bilduko delarik Landako aretoko standen artean. Pamiela argitaletxearen baitako stand-ean, Udalbideren produktuak eskuragai izanen dira: Bixente Serrano Izkoren, Nafarroa: Historiaren hariak; Lander Santamariaren Las cuatro estaciones en el Valle de Baztan; Jose Maria Jimeno Jurioren bilduma; Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean egindako Olentzeroren tradizioa ikerketa liburua eta Udalbideren 2008ko egutegia.
Aurten azoka umoretsu dator, horixe izango baita gai nagusia: umorea. 'Vaya Semanita' ETB2ko saioko aurkezleak, Andoni Agirregomezkortak, egingo du sarrera hitzaldia eta biharamunean ere umore eta ironiaz beteriko hainbat ekitaldi egingo dituzte: Paia anai-arrebek eta Unai Elorriagak prestatu duten 'Oroimenaren lupa' ikuskizunaren estreinaldia, Zazpiak Batman kolektiboaren “Laster Master: inkomunikazio ikastaro azkarra”; Zakilixut Azokan erakusketa, 'Kutsidazu bidea, Ixabel' filmaren emanaldia... Hona aurtengo programa.
Iturria: Euskal Kultura
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
