Udalbiltza - 2009/06/19
Argazkia 1 / 1
ETAk, gaur Arrigorriagan Eduardo Puelles García polizi inspektorea erail duela eta, Udalbiltza®k zera adierazi nahi du:
1.- Eduardo Puelles García heriotza eragin duen atentatuaren aurrean bere gaitzespenik tinkoena azaldu.
2.- Familiari, lagunei eta lankideei elkartasun eta doluminik sentikorrena adierazi.
3.- ETAri exijitu indakeria eta armen bidea behin betiko utz ditzala.
Gaurko atentatua, Euskal Herria, demokrazia, bakea eta normalizazio politikoaren kontrako atentatua izan da. Horregatik dei egiten diegu euskal hautetsi eta herritar guztiei ETAren ekintzak eta indarkeria salatzeko udaletxe eta erakundeen aurrean eginen diren kontzentrazioetan parte har dezaten; bakea, normalizazio politikoa eta euskal aberriaren alde.
Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA®ko Lehendakaria
Euskal Herrian, 2009ko ekainaren 19an
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
