2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Udalbiltza®ren adierazpena mendebaldeko Sahararen egoeraren inguruan

Udalbiltza - 2010/11/11

Argazkia 1 / 1

Mendebaldeko Saharan okupatutako lurraldeetan izan diren gertakarien aurrean, UDALBILTZA®k honako adierazpen hauek egin nahi ditu:

Gure elkartasunik zintzoena adierazi nahi diegu Marokoko segurtasun indarrek eragindako erasoan hil diren pertsonen senideei, eta epe laburrean sendatzea nahiko genuke Aaíun-eko kanpo aldeko Agdaim Izik kanpamenduan era baketsuan protesta zibila egiten zuten biztanleen artean gertatu diren hamarka zaurituak. Ildo beretik, desagertutako pertsonen berri izatea Marokoko agintariei exijitzen diogu.

Marokoko gendarmeriak eta armadak El Aaiun-eko kanpamentuan eta hirian eragindako neurririk gabeko bortxakeriak salatu nahi ditugu. Honen inguruan, agerikoa da gure parlamentarioei eta komunikabideei sarrera debekatzearen helburua zela Marokoko segurtasun indarren ekimenaren xehetasunak nazioarte mailan ezagutuak izan ez zitezela.

Espainiar gobernuari, deskolonizazio prozesuagatik dagozkion ardura historikoak kontuan harturik, Mohamed VI.aren exekutiboari saharar biztanleriaren kontrako eraso armatuak bertan behera exijitzea eskatzen diogu, eta nazioarteko erakundeetan behar besteko ekimenak gara ditzala gertakari hauek gaitzesteko.

Gertakari hauek Marokok eragindako okupazioaren 35. urteurrenean gertatzen direla adierazten dugu. Hain zuzen ere, Maroko eta Fronte Polisarioaren artean , Nazio Batuen eta Christopher Ross ordezkariaren babespean Manhasset-en ( New York) egitea aurreikusita zegoen bosgarren elkarrizketa erronda hasteko egunean. Horregatik, ulertu egiten dugu gertakari hauek Maroko eta Saharar Herriaren artean Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuenetik dagoen gatazkari irteera baketsu eta bidezkoari boikot egitea edo oztopatzea suposatzen dutela.


Etengabeko elkarrizketaren alde egiten dugu, oraingo gelditasun egoera gainditzeko eta elkarrekiko begirunean, nazioarteko legerian eta Nazio Batuen ebazpenetan oinarria hartuko duelarik , eta hauek Saharar Herriaren determinazio askea jotzen dute gatazkaren konponbide iraunkorrerako oinarritzat.




UDALBILTZA®ko ZUZENDARITZA BATZORDEA

Euskal Herrian, 2010eko azaroaren 10ean


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©