Udalbiltza - 2010/07/23
Argazkia 1 / 3
Babes zabala jaso dute 22 auzipetuek Auzitegi Nazionalaren atarian.
Zabala eta askotarikoa izan da Udalbiltza auziaren epaiketako lehen egunean eta gainerakoetan 22 auzipetuek jaso duten babesa. Han egon da besteak beste EAJ, ezker abertzale, EA, Aralar eta EBren ordezkaritza bana. Ezagunenen artean Espainiako Auzitegi Nazionalean izan ziren ezker abertzaleko Miren Legorburu, EAko Ikerne Badiola eta Aralarreko Oxel Erostarbe. Udal eta udal hautetsien erakundea epaitzen dela eta, Euskal Herriko alkate andana ere bertaratu zen; tartean, Berrizkoa, Pasaiakoa, Urretxukoa, Arrasatekoa, Legorretakoa, Bergarakoa eta Urnietakoa. Kataluniatik ere babesa izan zuten auzipetuek, Joan Tarda ERCko diputatua bertaratu baitzen.
Hirugarren saioa izan zen atzokoa. Auzipetuetako batzuek beren etxeetan Udalbiltzari buruzko informazioa zutela eta Udalbiltzaren egoitzetan nazio instituzioari dagokion materiala zegoela. Horixe besterik ezin izan dute baieztatu akusazioen eskariz Espainiako Auzitegi Nazionalean lekuko gisa aritu diren poliziek. Gauza berririk ez: Udalbiltza bazela, eta auzipetuetako batzuek behintzat bertan jarduten zutela. Udalbiltza ETArekin lot dezakeen frogarik, berriz, ez dute aurkeztu.
Akusazioen lekukoen txanda izan zen atzo, Udalbiltza auziari dagokion epaiketaren hirugarren saioan. Hamabost polizia zituzten deituta, eta zortzik soilik deklaratu zuten. Gainontzekoetako batzuei ezin izan zieten zitazioa helarazi, batzuk oporretan ziren, bat erretiroa hartuta, eta beste bat «Espainiatik kanpo, laneko misio batean». Aldiz, Udalbiltza zer den ere jakingo ez duen beste polizia bat deitu zuten deklaratzera: Palma de Mallorcako polizia bat, 78.808 zenbaki profesionala duena. 78.806 zenbakiduna zitatu behar zuten, baina akatsa izan zuten akusazioek. Akats bera fiskalak eta Dignidad y Justiciaren abokatuak. Bestalde, akusazioek beraiek uko egin zioten lekuko gisa deitua zuten ertzainari; Madrileraino joanarazi, eta ezezkoa eman zioten.
Iturria: http://paperekoa.berria.info/harian/2010-07-23/008/005/udalbiltza_etarekin_lotzen_duen_frogarik_ez_dute_aurkeztu_poliziek_auzipetuen_etxeetan_eta_udalbiltzaren_egoitzetan_udalbiltzaren_materiala_atzeman_zutela_soilik_esan_dute_akusazioen_lekukoek_akusazioen_beste_sei_lekukok_deklaratuko_dute_gaur_eta_irail_arte_etengo_da_epaiketa.htm
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |
