2008/12/05

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Udalbiltzak euskal gizataldeen munduko batzarrak egindako adierazpenari baietza ematen dio

Diaspora - 2003/07/19

Euskal Etxeak dituzten kezkak Udalbiltzaren lan egitasmoetan bertakatzearen konpromezua.

UDALBILTZAk udal izaera duen erakunde nazionalak, uztailaren 14tik 18ra Gasteizen ospatu den Euskal Gizataldeen Munduko III. Batzarrak sinatutako Adierazpenari erabateko edostasuna eman dio . Aipatutako Adierazpenean, 19 herriko Euskal Etxeen ordezkariek Euskal Herriak kanpoan duen irudi onuragarria izan dezan, lanean jarraituko dutela eta kanpoan bizi diren euskaldunen euskal identitatea bultzatzea berretsiko dutela azpimarratu dute. Baita, 150 batzarkideek demokraziaren baloreak eta giza guztien eskubide guztien errespetua, Euskal Herriak dituen arazoen konponbiderako elkarrizketaren aldeko apustua eta euskal hiritarrek bere etorkizuna erabakitzeko aukeraren eskubidea adierazi dute.

UDALBILTZAk esandako guziei bere adostasuna adierazi nahi du, eta Euskal Etxeetako ordezkariei, beraien argitasuna eta euskal egoerari buruz egindako azterketaren ondorioz zoriondu nahi die, Euskal Herrian bizi diren gehienezkoekin ados daudela azpimarratuz. UDALBILTZAren ustez Euskal Herria kontinentalaren arazoen konponbiderako euskal diasporaren ekarpena eta parte hartzea ez da soilik eskubide bat, euskaldun guztion elkar bizitza eta ekonomiko, sozial eta kultural garapenerako oinarrizko indar erakargarria baizik.






UDALBILTZA euskal diasporaren zerbitzura


UDALBILTZA III. Batzarrera begirale gisa bertaratu da eta Euskal Etxeen ordezkariekin aurrez aurre harremanetan jartzeko aukera izan du. Harreman horien bitartez, UDALBILTZAk dokumentazioa eman die eta zuzenean berak garatutako lanak adierazi die. Halaber, bere lan egistasmoan sartuko duen diasporako euskaldunen zenbait ideia eta kezka jaso du.

Honezkero, adibidez, kanpoan bizi diren euskaldunak kontuan izango ditu UDALBILTZAk bere HURBILTZEN eta XENDRAK proiektuak garatzeko. Lehenengo proiektua oraintxe bertan euskal lurralde guztien hogei udalerri lanean ari diren senidetze hitzarmenen bultzadari dagokio. Beste aldetik, datorren udazkenean publikoki aurkeztuko den XENDRAK programak, aisialdirako Euskal Herri guztitik igaroko diren zazpi ibilbide ezarriko ditu. Horren bidez, euskaldunok bere izaera eta bere herria ezagutzeko aukera izango dugu. Ibilbide hauei euskal diasporako herrietan jarraipena emango zaie.






Euskal Herrian, 2003ko uztailaren 19an


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©