2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Udalbiltzaren absoluzioaren inguruan

Udalbiltza Auzia - 2011/01/26

Argazkia 1 / 1

Argi eta garbi geratu da ezker abertzalearen Udalbiltzako hautetsien errugabetasuna. Epaiak Espainiako Gobernuari gogoeta bat egitera bultzatu beharko lioke. Politika egiteagatik auziperatu zituzten, jarduera politiko oro, bide soilik zibil eta politikoetatik egiten denean, ezin da kriminalizatu. Beste behin ere zazpi urte luze iraun duen auzia "dena ETA da" doktrinaren ondorioa da, gauzatu den politikaren judizializazioaren ondorio, jarrera horrek herritarren oinarrizko askatasunak murriztea eragin duelarik.

Honen bitartez , zentzugabekeria amaitu dela eta gure poza adierazten diegu auzipetuei. Bide batez, Estatuko botere publikoei eragindako kaltea ahal den neurrian konpontzeko ekimena har dezala exijitzen diogu, auziperatu izan direnei dagozkien kalte-ordainak aitortuz. Eta urte guzti hauetan auziperatuak aurrez epaitu eta “kondenatu” dituztenei, -edonori zor zaion errugabetasun presuntzioari muzin eginez-, barkamena eskatzera animatu nahi genituzke.

Udalbiltzaren gaurkotasuna berretsi nahi dugu, Euskal Herria osatzen duten lurraldeek, hau da, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa,Lapurdi Nafarroa eta Zuberoak, eta hauetan bizi garenok herri bat osatzen dugulako. Azken egun hauetan Espainiako alderdi sozialistak, berriz ere, Udalbiltzaren aurkako polemika antzua berpiztu nahi izan du Eudelen presidentearen hitzak aitzakia bezala erabiliz Erabat oker dabil Euskal Herriaren izatea eta berea duen erabakitzeko eskubidea ukatzeko obsesioaren haritik Udalbiltzaren jatorrizko printzipioa den herritarren atxikimendu libre eta demokratikoa kontutan hartzen ez duena hautetsi elkarteari zilegitasuna kendu nahian.

Bestalde, azken aste honetan ere eman diren ezker abertzaleko hainbat erakunderen aurkako polizia operazioen aurrean Espainiako Gobernuari eta botere publikoei ardura politikoz jokatu dezatela biziki eskatzen diegu. Ideien askatasuna eta aniztasun politikoaren aldeko gure betiko defentsari, egun bizi dugun bake aukera sendotu beharra eransten diogu eskariaren arrazoia egituratzerakoan.






Mª Eugenia Arrizabalaga Olaizola
UDALBILTZA®ko Lehendakaria


Euskal Herrian, 2011ko urtarrilaren 26an


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©