Hezkuntza / Euskal Herria - 2003/04/03
Argazkia 1 / 1
Udal eta Udal Hautetsien Biltzarrak 6.000 euroko laguntza eskeini dio AEKri.
Hitzarmenan José Luis ETXEGARAI, UDALBILTZAko Zuzendaritzako kidea eta Lesakako alkatea, Edurne BROUARD, KORRIKA 2003ko antolakuntzaren arduraduna eta Mikel ALDASORO, AEKko ardunaduna Nafarroan parte hartu dute.
José Luis Etxegaraik (Lesakako alkatea eta UDALBILTZAko Zuzendaritzako kidea):
• Dei egiten die euskal hiritar guztiei KORRIKA 2003ren edizioan parte hartu dezan: aktiboki, elkartasunez, positiboki eta jai-giroan, euskararekiko bere konpromezua berretsiz eta sendotuz. Hori baita euskarak bizi duen egoeraren aurrean eman dezakegun erantzunik zuzenena: euskararen alde apustua egin, gure hizkuntza babestu eta erabili gure bizitzaren arlo guztietan.
• Deia baita ere Euskal Herriko erakunde guztiei, eta bereziki, udal hautetsi guztiei, KORRIKAN parte hartuz aparte, AEKrekin kolaboratu eta lagundu dezaten aurtengo ediziorako. Herri Aginte demokratikoen oinarrizko erantzukizuna herritarren hizkuntza eskubideak zaintzea eta babestea da. Herri Aginte guzien ahalegin berezia sor zaio euskarari bere garapenerako; borondatez ikasi eta erabili nahi duten hiritar guzien hizkuntza eskubideaz babestuz eta bermatuz.
• Euskara milaka urtetan zehar guregana belaunaldiz belaunaldi iritsi den ondarea dugu, Euskal Herriko eta Europako hiritar denen kultur ondare berezia. Hizkuntza guztiak dira aniztasunaren adierazle. Gizarte eragileei, erakundeei, Nafarroako Gobernua barne noski, eta Alberdi politiko guztiei eskatzen diegu euskal hiritarrek euskara ezagutu eta erabiltzeko dugun eskubidea babestea eta horretarako beharrezkoak diren neurri eraginkorrak hartzea; euskararen normalizazioa lortzeko bidean benetako urratsak ematea, bere irakaskuntza bermatu eta bere erabilpena sustatzea. Euskara denona da eta denok lagundu, bultzatu eta garatzeko ardura dugu.
Edurne BROUARD( AEKko KORRIKAko arduraduna):
• Hitzarmen honen bitartez, UDALBILTZAri eskertzen diogu bai AEKri eta bai orokorrean euskarari eman dion laguntza.
• KORRIKAn euskal herritarren partaidetza eta konpromezua arrakasta handikoa izango dela ziur gaude.
• Nahi eta nahi ez, KORRIKA 2003 Iruñean bukatuko da eta ugariago izango da.
Aurtengo edizioa hamahirugarrena da, apirilaren 4an Maulen hasiko da eta apirilaren 13an bukatuko da Iruñean. Egun hartan, UDALBILTZAko Zuzendaritza Batzordeko kideek Nafarroako hiriburuan kilometro bat korrika egingo dute KORRIKAren testigua eramaten.
Iruñean, 2003ko apirilaren 3an.

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |