Udalak - 2008/02/15
Udalerrien egoera ekonomikoa, ingurumen-egoera eta udalerrien bizi-kalitatea islatzen duten 144 adierazlek osatzen dute. Besteak beste, enplegu tasari, BPGari eta etxebizitzari buruzko datuak, egongo dira kontsultagarri.
Idoia Zenarrutzabeitia lehendakariorde eta Ogasun sailburuak Udalmap deituriko informazio sistema berria aurkeztu zuen. `EAEko 251 udalerriren errealitatea zehaztasunez ezagutaraztea´ du helburu Udalmapek. Horretarako ekonomian, kohesio sozialean eta ingurumenean oinarritutako 144 adierazle erabiliko dituzte.
Sistema Ogasun Sailak eta Eustatek (Euskal Estatistika Erakundea) garatu dute eta bi argibide-taula izango ditu -jasangarritasunari buruzkoa, batetik, eta udal ekipamenduen eta azpiegituren ingurukoa, bestetik- `Euskadiko udalerrien errealitatearen berri modu zehatzean emateko´, azaldu du lehendakariordeak.
Zenarrutzabeitiak azpimarratu duenez, `herrietako eta eskualdeetako garapen eta hazkundea lortzeko bidean eta batasun ekonomiko, soziala helburu, abiatu beharreko politika publikoak diseinatzeko´ laguntza erreminta izatea du asmo Udalmapek.
Lisboako Estrategian jasotako 144 adierazle darabiltza sistemak, hiru oinarri hartuta: ekonomia eta lehiakortasuna, batasun soziala eta bizi kalitatea, eta ingurugiroa.
Ekipamendu eta azpiegituren taula bat ere izango da, eta 251 udalerriek hezkuntza, osasun, kultura eta garraio alorrean dituzten baliabideak kontsultatu ahal izango dira.
Udalmap Euskadi.net webgunean egongo da eskuragarri bildutako informazioa gizarteari modu errazean helarazteko asmoz.
Iturria: eitb24.com
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |