Kultura / Iparraldea - 2009/04/15
Argazkia 1 / 1
Emanaldiak, dantza saioak, antzezlanak, liburu aurkezpenak, kantaldiak, kirola eta sormena uztartu dituzte Gotaine-Iribarnen.
Egitarauan, ikasleentzako emanaldiak, dantza saioak, antzezlanak, liburu aurkezpenak, kantaldiak, kirola eta sormena uztartzen dituzten ikuskizunak, bertsolariak, txarangak eta herri bazkaria izan dira, besteak beste, jaialdiaren XX. urteurrena ospatzeko.
Jaialdiaren lehen egunean Lürraldea dantzan ikuskizuna eskaini zuten Gotainen. 1802an izandako hainbat gertakari latz irudikatuko dituzte dantzaren bidez, Nicole Lougarot, Miriam Aizager eta Peio Cachenautek sortutako emanaldian.
Larunbatean nesken eguna ospatu zuten. Goizean Mintza Lekü Gotaineko herriko etxean Bohémiens liburuarenaurkezpena egin du Nicole Lougarot idazleak. Yves Santamaria historialariak (Grenoble): `Iragana eraiki: nortasun herrikoia,jakintza eskolatua eta oroimen kolektiboa´ hitzaldia eman du.
Arratsaldean Nestor Basterretxearen obra berriaren aurkezpena izan zen Iribarne koparkean. Basterretxea bera ekitaldian izan da, berak sortu eta Jean-Mixel Bedaxagar arotzak eta kantariak egin duen lana erakusteko.Bertan egon ziren baita Amaren alabak taldea, Hephaistos Bedaxagarkantaria eta Francis Burguburu dantzari, besteak beste. Lurra kanta ikuskizuna ospatu zen Gotainen. Lurra, portua etaitsasoa hizpide dituzten abestiak. Larraineko kantariak, Jean MixelBedaxagar eta Mixel Arotze izan dira bertan. Eguna Xiru jaialdiaren 20.urtebetetzea ospatuz bukatu da Suak Xiberoko taldearen eskutik.
Iturria: http://www.eitb.com/kultura/albisteak/osoa/123217/xiru-jaialdiaren-20-edizioa/
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
