2008/05/17

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

BERRIAK

  • Euskal literaturak nazioartean duen oihartzuna aztertuko dute Renoko unibertsitatean


    Euskal literaturak nazioartean duen oihartzuna aztertuko dute Renoko unibertsitatean 2008/05/17
    Euskara

    Euskal Ikasketen Zentroak antolatu du saioa, eta AEBetakoeta Europako irakasle ezagunek zein zenbait euskal idazlek parte hartuko dute bertan.

    Renoko Nevadako Unibertsitatean den Euskal Ikasketen Zentroak Writers in between Languages. Minority Literatures in the Global Scene (Idazleak hizkuntzen artean. Literatura gutxituak nazioartean) kongresua jasoko du maiatzaren 15etik 17a bitartean.[+]

  • ETAren atentatua Legution


    2008/05/14
    Udalbiltza

    ETAk gaur Legution egin duen atentatua, Euskal Herria, demokrazia, bakea eta normalizazio politikoaren kontrako atentatua izan da.[+]

  • Malkoek bustita ireki dute Memoriaren Parkea


    Malkoek bustita ireki dute Memoriaren Parkea 2008/05/12
    Euskal Herria

    Milaka lagun bildu ziren Sartagudan, frankismoak hildakoak gogoratzeko parkearen inaugurazioan.

    Alderdi politikoetako, sindikatuetako eta gizarte eragileetako ordezkari anitz bildu ziren Sartagudan. Udalbidekoak barne, Jose Luis Mendoza Zuzendariaren eskutik.[+]

  • Sartaguda 1936. El pueblo de las viudas liburuaren aurkezpena


    Sartaguda 1936. El pueblo de las viudas liburuaren aurkezpena 2008/05/09
    Kultura / Euskal Herria

    Fernando Mikelarenak osatu du Jose Maria Jimeno Jurio historialariak utzitako dokumentazio aberatsarekin. Material asko argitaratu gabea da, gainera. Adibidez, elkarrizketak egin zituen herrian eta UGTko kide baten egunerokoa biltzea ere lortu zuen.[+]

  • Denok Herri Urratsera


    Denok Herri Urratsera 2008/05/08
    Kultura / Iparralde

    Udalbidek 11an Herri Urratsera joateko deia egiten dio euskal gizarte osoari. Senpereko aintziraren inguruan, Seaskak antolatzen duen eta inguruko herritarren lanetik jaio eta hazten den jai eta aldarrikapen egun hau egun eta urte luzeetako lan isilaren emaitza da eta, era berean, aurrera egiteko bultzada ere bada, euskararen eta Euskal Herriaren alde lan egiteko bultzada.[+]

  • Inocencia Galparsoro Arrasateko alkatearen espetxeratzea


    Inocencia Galparsoro Arrasateko alkatearen espetxeratzea 2008/05/07
    Udalbiltza

    Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epailearen aginduz, Ino Galpasoro, Arrasateko alkatea espetxeratu izanaren aurrean UDALBILTZA®k honakoa adierazi nahi du:[+]

  • Euskara 21


    Euskara 21 2008/05/05
    Euskal Herria / Euskara

    Euskara 21 ekimena martxan jarri du Euskararen Aholku Batzordeak. XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak batzorde atalaren bidez bideratuko da, 40 lagunek osatutako kideek euskarari buruz gogoeta egin dezaten, adostasun politiko eta sozial berri bat lortu eta indartzeko asmoz.[+]

  • Euskal gizonen gutuna, berdintasunaren alde


    Euskal gizonen gutuna, berdintasunaren alde 2008/05/01
    Euskal Herria

    Gizonduz ekimenaren baitan, Lehendakariak eta esparru ezberdinetako 27 gizonezkok berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka gutuna sinatu zuten apirilaren 23an Ajuria Enean.[+]

  • Navarra y Vascongadas (1917-1919): Reivindicaciones autonómicas y reintegración foral


    Navarra y Vascongadas (1917-1919): Reivindicaciones autonómicas y reintegración foral 2008/04/29
    Euskal Herria / Kultura

    `Navarra y Vascongadas (1917-1919). Reivindicaciones autonómicas y reintegración foral´ Jose Maria Jimeno Jurioren bildumaren baitan aurkeztu den azkeneko liburua dugu. Aurkezpena, apirilaren 28an Donostiako Koldo Mitxelena kultur aretoan izan zen. Bertan, Roldan Jimeno, idazlearen seme eta bildumaren koordinatzailea; Julian Eizmendi, Udalbideko lehendakaria eta Idoia Estornes, historialaria eta liburuaren hitzaurrearen egileak hartu zuten parte.[+]

  • 'Urbasan bagara' 08ko udalekurako izenemate epea ireki da


    'Urbasan bagara' 08ko udalekurako izenemate epea ireki da 2008/04/26
    Kultura / Euskal Herria

    EHko zortzi lurraldeetako --Diaspora barne-- 10 eta 13 urte bitarteko haurrek Udalbidek antolatzen duen 'Urbasan bagara' udalekuaz gozatu ahal izango dute bigarrenez.[+]

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net