Tuterako Nafarren etxea ETA Sabino Arana Fundazioak antolatuta eta Udalbidek lagunduta, pasa den ostegunean Iruñako Tres Reyes hotelean mahainguru bat gauzatu zen, `Nafarroa: ikurrak eta identitatea´ izenburupean.[+]
Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Liburutegiaren Euskal Adarrak, euskal liburu eskaintza bat egin nahi die munduko Euskal Etxeetako liburutegiei, euskal liburu sortak dohainik jaso ditzaten, lekuz aldatu berria den liburutegi renotarrak gehiago espezialdu baitu bere fondoa, eta orrazketa bat egin ondoren oso baldintza onetan daukan liburu andana geldituko baitzaio, tokirik gabe egungo leku berrian. Eskaintza, Euskal Etxeetako liburutegiei dago egina. Liburuak euskaraz --gehienbat-- eta gaztelaniaz dira, bereziki haur eta gazte literaturakoak. Interesa izango bazenu, ikus segidan nola sartu zeure euskal liburutegia, oso gutxitan ikusten den honelako eskaintza batean.[+]
`Batetik, etekinak ateratzea, gure azpiegiturak hobetzeko eta egokitzeko, gaur egun Hezkuntza Sailak hainbat gauza eskatzen dituelako, eraikina egin zenean behar ez zirenak. Eta, bestetik, Galdakaon euskararen erabilera suspertzea eta areagotzea´. Bi helburu nagusi horiek ezarri dituzte aurtengo Ibilaldiari begira, Maria Jose Arriandiagak, Galdakaoko Eguzkibegi ikastolako lehendakariak adierazi duenez.[+]
Euskaraz aritzen diren ikastetxe publikoen bilgune izatea xede duen Iruñeko jaira 20.000 lagun inguru bildu ziren.
Euskal Eskola Publiko Berriaren urteroko jaian hainbat lagun bildu ziren, atzo Iruñean. Sortzen-Ikasbatuaz-ek eta Antsoaingo (Nafarroa) Ezkaba ikastolak antolatutako festa.[+]
Krisia gainditzen duena biziberrituta ateratzen da, edonork bere larruan frogatutako esperientzia da. Iruñeko Karrikiri euskara elkartea ere horretan ari da. Egoerari adarretatik heldu eta gogoeta Iruñeko euskaldunekin partekatu nahi izan dute. Proiektuak badu ardatz sendorik, badu baliabiderik eta erakargarritasunik. Gainerakoan asmatzea bakarrik falta da.[+]
Euskal historia, kultura, etnografia eta hizkuntzari buruzko `Obras Completas´ bilduma handiak bere ekuatorea zeharkatu du kultura eta ohiturei buruzko bilduma honekin.
Artaxonako ikertzaileak egindako lanari esker, hainbat ohitura ezagutarazi dira eta batzuk biziraun dute.[+]
Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak omenaldia egin zion joan den Ohiko Biltzar Orokorraren azken partean Michel Iriart-i, elkarteko Ohorezko Bazkide izendatuz. Bizimodu osoan hiriburu argentinarreko euskal etxe horretako partaide eta zuzendaritzako kide, bere seme Miguelek eman zion Michel Iriarti Ohorezko Bazkide diploma. Biltzar berean buruzagitza berritu zen, Ernesto Cornejo Saravia berrautatu zutelarik lehendakari, eta Zuzendaritza Batzordeko kide, besteak beste, Enrique Fagoaga, lehendakariorde legez; Norma Ríos idazkari; eta Guillermo Lopez diruzain.[+]
Joan den larunbatean iritsi zen Chascomus herrira, Buenos Aires probintzia argentinarrean, Bixente Arozena Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kidea, erakunde horretako kide gisa Argentina eta Uruguaira Ramuntxo Camblong-ekin batera egin duen itzuliaren barnean. Autobusez heldu zen, Mar del Platatik. Camblong-ek, berriz, bidaia segitu zuen Buenos Aireseraino, hitza emana baitzien hiriburuko Iparraldeko Euskal Etxeko kideei bertako Herri Urratseko ekitaldian parte hartzeko. Arozena, Chascomuseko Udaletxean errezibitu zuten Liliana Denot alkateak eta beste zenbait goi ordezkarik; eta Chascomuseko Euskal Etxean, aurreskua dantzatu zioten.[+]
Buenos Airesko euskaldunek urtero ospatzen dute Herri Urratsen euren bertsioa, hiriko Iparraldeko Euskal Etxearen eskutik. Aurtengoan, Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kide Ramuntxo Camblong, eta Xamar eta Jose Angel Irigarai idazleak bertan. Argentinara egin duten itzuliaren azkeneko egunean zeuden eta Diasporako jendearekin egoteko aukera dezente izan ondoren, Diasporako festa euskaltzale bat bizitzeko aukera izan zuten. Baita loriatu ere. Etxeko kideak eta, oro har, euskara eta euskal kulturaren inguruan mugitzen den jende multzoa gerturatu zen hiriburuko Moreno kalera, euskarazko jokoetan, dantzetan eta afari batean parte hartzeko.[+]
2009-2010 ikasturterako Nafarroan Haur Hezkuntzan aurrematrikulatu diren 6.573 haurretatik 1.928k, herenek, alegia, D ereduan ikasiko dute, Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak emandako datuen arabera. Nestor Martinez Sortzen-Ikasbatuaz-eko Nafarroako koordinatzaileak nafar gizartea zoriondu du, `gehienek, %63,05ek, sare publikoa hautatu dutelako´.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
