2010/03/16

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Baietz gaztetxoak larunbat arratsaldeetan euskaraz ari!


    Baietz gaztetxoak larunbat arratsaldeetan euskaraz ari! 2010/02/01
    Kultura / Nafarroa

    Horixe da, hain zuzen ere, Larunblai programako bultzatzaileek luzatzen duten erronka. Haur eta gazteak lagunartean euskaraz ari daitezen ekimen hau Atarrabian sortu zen Karrikaluze elkartearen eskutik eta Udalbideren laguntzarekin. Egitasmoa hazi eta zabaldu egin da eta gaur egun Topaguneak kudeatzen duen programa interesgarri bilakatu da.[+]

  • Madrildik argi berdea Nafarroan ETB ikusteari


    Madrildik argi berdea Nafarroan ETB ikusteari 2010/01/28
    Komunikabideak / Nafarroa

    Espainiako Industria Ministerioak bigarren multiplexa baimendu du Nafarroarentzat Euskal Telebista LTDaren bidez ikus dadin. Orain, bestelako erabakiak Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuen esku daude.[+]

  • `Egia gailenduko da´, diote 'Egunkaria'-ko auzipetuek


    `Egia gailenduko da´, diote 'Egunkaria'-ko auzipetuek 2010/01/26
    Komunikabideak / Euskal Herria

    `Fabulazioen gainetik egia gailenduko da´. Hala esan du gaur Joan Mari Torrealdai Egunkaria-ko auzipetuak Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalaren atarian, epaiketako laugarren saioaren aurretik. Bost auzipetuak lasai daudela adierazi du.[+]

  • ETBko eguraldi mapa berrituan, EAE soilik azalduko da hasieran


    ETBko eguraldi mapa berrituan, EAE soilik azalduko da hasieran 2010/01/22
    Komunikabideak / Euskal Herria

    ETBko eguraldi mapan aldaketak egingo dituzte. Hasteko, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa azalduko dira mapan, Euskal Autonomia Erkidegoa baino ez. Egun horretako eta hurrengo egunetako iragarpena emango dute lehendabizi. Gero zooma irekiko dute, eta Nafarroa eta Iparraldea agertuko dira, Espainiako Kantabria, Errioxa, Burgos, Soria eta Zaragoza eta Frantziako Landetako zati txiki batekin batera.[+]

  • Aizkolarien biblia


    Aizkolarien biblia 2010/01/20
    Kultura / Nafarroa

    Antton Espelosin sunbildarrak, berriki kaleratu du, aizkolaritzaren azken 60 urteetako historia.

    4 kilo pisatzen dituen liburuan, material zinez aberasgarria topa daiteke, txapelketak, pasadizo bitziak, protagonisten testigantzak... ilustrazio bikainekin osatua.

    Liburuaren argitarapenean UDALBIDE Elkarlan Elkarteak eta Diario de Noticias egunkariak hartu dute parte, besteak beste.[+]

  • 2010eko laguntzen deialdia lehenbailehen abiatzea nahi dute euskarazko hedabideek


    2010/01/17
    Komunikabideak / Nafarroa

    23 urtean lehen aldiz Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideak diru laguntzarik gabe utzi dituela salatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, Nafarroako Euskal Hedabideek eta Nafarpressek. Hiru elkarte horiek gaitzetsi dute Sanzen gobernuaren «errespetu falta». «Iaztik datorren diru laguntzen auzia konpondu nahian, urte osoa Euskarabidearekin elkarlanean aritu gara, eta, hala ere, alferrik izan dira ahalegin guztiak: ez 240.000 euro, ezta 9.567 euro ere ez ditugu jaso». Hala, 2009ko egoera errepika ez dadin, Xabier Azanza Euskarabideako zuzendariari eskatu diote 2010eko diru laguntzen deialdia lehenbailehen argitaratzeko.[+]

  • Iruñerrian eta nonahi eskura egoteko, web orria berritu du Euskalerria Irratiak


    Iruñerrian eta nonahi eskura egoteko, web orria berritu du Euskalerria Irratiak 2010/01/13
    Komunikabideak / Nafarroa

    Internet bidez irratsaioak zuzenean emititzen dituzte eta elkarrizketak berriro entzuteko aukera jarri du. Webgune funtzionala eta parte-hartzailea sortu nahi izan dute, zuzendariaren esanetan. Irratia ingelesez edo gazteleraz izango balitz, Nafarroako Gobernuak sekulako diru laguntzak emango lizkioke.[+]

  • Nafarroaren konkista argitzeko DVD bat kaleratu du Nabarraldek


    Nafarroaren konkista argitzeko DVD bat kaleratu du Nabarraldek 2010/01/11
    Kultura / DVD

    Nabarraldek gai honen inguruan dagoen 'kaka-nahaste izugarria' dela eta 1512 Nafarroaren konkista DVDa sortu dute. 'Hemen ez dago debate akademikorik edo zita eruditorik, gertaeren deskribapen bat baizik', argitu zuen Rekaldek. 'Euskaldunak sortutako Estatu independente bat zegoen, euskaldunak bere subjektu politiko izan ginen eta hori kendu ziguten', gehitu zuen Donostian egindako DVDaren aurkezpen prentsaurrekoan.

    Proiektuan Nabarralde elkarteaz gain, Udalbide erakundeak, Oiartzun, Lezo eta Berriatuako Udalek parte hartu dute.[+]

  • Gaztelania-euskara itzultzaile automatiko hobetua aurkeztu dute


    2010/01/07
    Euskara / Teknologia

    Bost urte dira Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresa, Galiziako eta Herrialde Katalanetako enpresa eta unibertsitateekin Batera, Opentrad itzulpen automatikoak egiteko plataforma kode irekian garatzen hasi zenetik, eta orain Opentrad plataformaren parte den Matxin gaztelania-euskararen bertsio hobetua garatu du. Horretarako, itzulpen automatikoak egiteko hainbat teknika erabili dituzte.[+]

  • Antton Espelosinek aizkora txapelketa eta apostuei buruzko liburua idatzi du


    Antton Espelosinek aizkora txapelketa eta apostuei buruzko liburua idatzi du 2010/01/03
    Kultura / Liburua

    'Aizkora. Apustuak eta txapelketak 1949-2009' da liburuaren izenburua eta 700 orrialde inguru ditu. Ia bi urte pasatu ditu Espelosinek bere lanetik aparte gogotik lanean aizkolariek egindako balentria guztiak artxiboetan bilatzen eta bildutako guztia liburu batean idatzi du.[+]



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©