2008/12/05

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

BERRIAK

  • Futbol zelaian, euskaraz!


    Futbol zelaian, euskaraz! 2008/08/02
    Diario de Noticias / Kirolak

    Bost urte bete dituen Lesakako Euskal Futbol Campusak agur esanen dio gaur aurtengo edizioari. Hiru txanda ezberdinetan, orotara Euskal Herriko 125 neska-mutil aritu dira futbol ezaguerak lantzen, beti ere euskaraz mintzatzen.[+]

  • Konstituzionalak errefusatu egin ditu Atutxa, Knörr eta Bilbaoren helegiteak


    Konstituzionalak errefusatu egin ditu Atutxa, Knörr eta Bilbaoren helegiteak 2008/07/31
    Udalbiltza

    Auzitegi Konstituzionalak ez ditu aintzat hartu Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiaren eta Gorka Knorr (EA) eta Kontxi Bilbao (EB) euskal Ganberako Mahaiko kide ohien helegiteak. Hori dela eta, hirurak gaitasungabetu beharko dituzte, Auzitegi Gorenak epaian ezarri bezala.

    Udalbiltzak Auzitegi Konstituzionalaren erabakia gaitzetsi eta Bilbao, Knörr eta Atutxari elkartasun osoa erakutsi nahi die.[+]

  • `Orreaga´, opera baten osagai guztiak bildu dituen ikusgarria


    `Orreaga´, opera baten osagai guztiak bildu dituen ikusgarria 2008/07/30
    Kultura / Iparralde

    Pier Paul Berzaitzen `Orreaga´ ikusgarri berria eskaini zen Baionan uztailaren 26an. Or konpon elkartearen 30. urtemugaren kariaz antolatua, ikusgarriak, hirurehun pertsona elkartu ditu. Horien artean, Berzaitz, Beñat Axiari kantaria, Aezkoa gizon abesbatza, Lapurdiko eta Zuberoako 50 dantzari eta Théâtre du Versanteko antzerkilariak.[+]

  • Kataluniak XIV. Itsas Joko Atlantikoak irabazi ditu


    Kataluniak XIV. Itsas Joko Atlantikoak irabazi ditu 2008/07/28
    Kirola

    Kataluniako selekzioak Euskal Kirol Federazioen Batasunak Abrako eta Arrietara hondartzako urtean antolatutako XIV. Itsas Joko Atlantikoak irabazi ditu. Titulu nagusia lortzeko lehia gogorra izan da azken momentuan, talde katalanak Euskadiko selekzioa baino urrezko domina bat gehiago bakarrik lortu du-eta; beraz, gureek ezin izan dute aurreko urteko garaipena errepikatu. Sailkatutako hirugarrena, berriz, Akitania izan da, podiumean egoteko beste faboritoetako bat.[+]

  • Orreaga ikuskizun ikusgarria Baionan


    Orreaga ikuskizun ikusgarria Baionan 2008/07/24
    Kultura / Iparralde

    Duela bi urte hasi zen 'Orreaga' ikusgarria idazten sortzailea. Bi urteko lanaren ondotik, emanaldi bakarraren eguna hurbiltzen ari da: uztailaren 26an, Baionako zezen-plazan.

    Ikuskizunak hainbat laguntzaileei esker gauzatu ahalko da, tartean Udalbide Elkarlan Elkartea.[+]

  • Euskara Frantziako Estatuaren ondare kulturala izango da


    Euskara Frantziako Estatuaren ondare kulturala izango da 2008/07/22
    Euskara / Iparralde

    Sarkozyk aurkeztutako konstituzioaren erreformak boto baten aldearekin jaso du Asanblea Nazionalaren babesa. Euskaltzaindiak eta Seaskak ospatu egin dute erabakia baina lehen pausoa dela azpimarratu dute.[+]

  • EKEren 'Batekmila-Euskal munduak' erakusketak Unescoren labela jaso du


    EKEren 'Batekmila-Euskal munduak' erakusketak Unescoren labela jaso du 2008/07/18
    Diaspora

    2008, hizkuntzen nazioarteko urtea labela eman dio Unescok Batekmila-Euskal munduak erakusketari. EKE Euskal Kultur Erakundeak `Nola gara euskaldun gaur egun?´, galderari erantzuteko xedearekin muntatu zuen lan hori, 2007ko ekainean. Hots, Euskal Herriaz eta euskaldunez gauza gutxi dakitenei begira gauzatua da bereziki. Bertsolaritza, kantagintza, literatura, kirola aurkeztuak dira... Bai eta euskal diaspora. Euskal kulturako eguneroko aktore xume eta artista ezagunen ikuspegiarekin. Horretarako, multimedia tresna franko baliatuak dira, eta lau hizkuntzatan antolatu dute multimedia erakusketa, euskaraz, ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz.[+]

  • Espainiako Gobernuak geratu du dagoeneko galdeketaren legea, helegitea sartuta


    Espainiako Gobernuak geratu du dagoeneko galdeketaren legea, helegitea sartuta 2008/07/16
    Euskal Autonomi Erkidegoa

    Ekainak 15ean argitaratu du Eusko Jaurlaritzak EAEko Buletin Ofizialean legea, eta hau bertan behera uzteko eskatu dio Madrilek Auzitegi Konstituzionalari. Helegitearekin kontsulta behin-behinean geratu egin da, eta auzitegiak bost hilabete izango ditu erabakia hartzeko. PPk ere sartu du helegitea.[+]

  • Altxerri, Ekain eta Santimamiñe leizezuloak Gizateriaren Ondare


    Altxerri, Ekain eta Santimamiñe leizezuloak Gizateriaren Ondare 2008/07/14
    Kultura / Euskal Herria

    Altxerri, Ekain eta Santimamiñe leizezuloak Gizateriaren Ondare izendatu ditu UNESCOk Quebec-en.
    Bi urteko prozesu luzea izan da, baina azkenean UNESCOk, Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Erakundeak, Gizateriaren Ondarea izendapena eman zien atzo Quebec-en Altxerri, Ekain eta Santimamiñe kobazuloei, Kantauri Isurialdean Paleolitoko Artea duten beste 12 haitzuloekin batera. Arantxa Arzamendi, Eusko Jaurlaritzako Ondare zuzendaria, Quebec-eko bilkuran izan da eta bertan aipatu duenez izendapen hau ‘oso onuragaria’ izango da euskal kobazuloentzat, ‘nazioarte mailako kultur eta turismo zirkuitoetan’ sartzeko aukera emango dielako.[+]

  • UDALBERRI


    UDALBERRI 2008/07/09
    Udalbide

    UDALBERRI, UDALBIDE aldizkariaren 5 zk.

    Albisteak eta informazio guztia eskura![+]


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©