2012/02/09


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Jimeno Jurio, NO-DOan


    2010/02/25
    Jimeno Jurio

    Jose Mari Jimeno Jurio historialariak, artean apaiza zela, Donejakue bidea egin zuen 1963an, bi lagunekin, gurdia eta guzti. Abentura hura laburbiltzen duen NO-DOa ekarri dugu hona. Garai haietan Donejakue bidea zeharo ahantzirik zegoen.[+]


  • ‘Renacer de la Ruta Jacobea desde Estella’ liburua eskuragai


    ‘Renacer de la Ruta Jacobea desde Estella’ liburua eskuragai 2010/02/23
    Jimeno Jurio

    Jose Maria Jimeno Jurioren Lan Osoak bildumako 6. Liburua dugu honakoa. Herri honetako Donejakue bidea eta bere ezaugarri guztiak ezagutzeko benetako harribitxia. Liburua eskuragai dago ohiko dendetan edo online bidez www.pamiela.org web gunean.

    Tokiko historia eta Donejakue bidea oroimen kolektiboan mantendu eta bidea berreskuratzeko bidean, lan monografiko zinez aparta. Bilduma osoa bezelaxe, Udalbide, Pamiela argitaletxea eta Euskara Kultur Elkargoaren lankidetzari esker izan da posible argitarapena.[+]


  • Aizkolarien biblia


    Aizkolarien biblia 2010/01/20
    Kultura / Nafarroa

    Antton Espelosin sunbildarrak, berriki kaleratu du, aizkolaritzaren azken 60 urteetako historia.

    4 kilo pisatzen dituen liburuan, material zinez aberasgarria topa daiteke, txapelketak, pasadizo bitziak, protagonisten testigantzak... ilustrazio bikainekin osatua.

    Liburuaren argitarapenean UDALBIDE Elkarlan Elkarteak eta Diario de Noticias egunkariak hartu dute parte, besteak beste.[+]


  • Nafarroaren konkista argitzeko DVD bat kaleratu du Nabarraldek


    Nafarroaren konkista argitzeko DVD bat kaleratu du Nabarraldek 2010/01/11
    Kultura / DVD

    Nabarraldek gai honen inguruan dagoen 'kaka-nahaste izugarria' dela eta 1512 Nafarroaren konkista DVDa sortu dute. 'Hemen ez dago debate akademikorik edo zita eruditorik, gertaeren deskribapen bat baizik', argitu zuen Rekaldek. 'Euskaldunak sortutako Estatu independente bat zegoen, euskaldunak bere subjektu politiko izan ginen eta hori kendu ziguten', gehitu zuen Donostian egindako DVDaren aurkezpen prentsaurrekoan.

    Proiektuan Nabarralde elkarteaz gain, Udalbide erakundeak, Oiartzun, Lezo eta Berriatuako Udalek parte hartu dute.[+]


  • Antton Espelosinek aizkora txapelketa eta apostuei buruzko liburua idatzi du


    Antton Espelosinek aizkora txapelketa eta apostuei buruzko liburua idatzi du 2010/01/03
    Kultura / Liburua

    'Aizkora. Apustuak eta txapelketak 1949-2009' da liburuaren izenburua eta 700 orrialde inguru ditu. Ia bi urte pasatu ditu Espelosinek bere lanetik aparte gogotik lanean aizkolariek egindako balentria guztiak artxiboetan bilatzen eta bildutako guztia liburu batean idatzi du.[+]


  • Artaxonako etnografiari buruzko lana kalean


    Artaxonako etnografiari buruzko lana kalean 2009/12/02
    Jimeno Jurio

    `Datos para la etnografía de Artajona´ Jose Maria Jimenoren argitaratu berri den azkeneko liburua da.

    9 kapituluetan zehar, `Artajona en el Atlas Etnográfico de Vasconia´ dibulgazioko lan zoragarria topa daiteke.[+]


  • Jose Maria Jimeno Jurioren ‘Merindad de Olite. Historia de Tafalla’ liburuaren aurkezpena


    Jose Maria Jimeno Jurioren ‘Merindad de Olite. Historia de Tafalla’  liburuaren aurkezpena 2009/10/06
    Jimeno Jurio

    Tafallako Kultura Etxean, irailaren 29an `Merindad de Olite I. Historia de Tafalla´, José María Jimeno Juríoren liburuaren aurkezpena burutu zen.[+]


  • Jose Maria Jimeno Jurioren azkeneko liburuak Tafallako ez ohiko historiak biltzen ditu


    Jose Maria Jimeno Jurioren azkeneko liburuak Tafallako ez ohiko historiak biltzen ditu 2009/07/02
    Kultura / Nafarroa

    'Merindad de olite. Historia de tafalla', Jimeno Jurioren azkeneko lana, Udalbide, Euskara Kultur Elkargoa eta Pamiela argitaletxeak argitaratua, bost kapitulutan banatzen da eta Tafallako historia, toponimia eta festa egutegia ditu aztergai.[+]


  • Neguko festei buruzko Jimeno Jurioren liburu berriaren aurkezpena


    Neguko festei buruzko Jimeno Jurioren liburu berriaren aurkezpena 2009/05/21
    Kultura / Nafarroa

    Euskal historia, kultura, etnografia eta hizkuntzari buruzko `Obras Completas´ bilduma handiak bere ekuatorea zeharkatu du kultura eta ohiturei buruzko bilduma honekin.

    Artaxonako ikertzaileak egindako lanari esker, hainbat ohitura ezagutarazi dira eta batzuk biziraun dute.[+]


  • Ramuntxo Camblong-ek Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Eusketxe eta Laurak Bat-ean


    Ramuntxo Camblong-ek Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Eusketxe eta Laurak Bat-ean 2009/05/04
    Diaspora

    Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kide den Ramuntxo Camblong euskaltzale ezaguna asteartean iritsi da Argentinara eta egunean bertan errezibitu dute Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxekoek. Segidan, bertako ordezkaritza batekin, Eusketxe eta Laurak Bat ere bisitatu ditu, euskal udal erakunde nazionaleko kideak egunotan Argentina eta Uruguaira egiten ari diren bidaia eta kontaktu-programaren barnean. Bitartean, Bixente Arozena Udalbide/Udalbiltzako hautetsi nafarrak, Argentina-Uruguain joan den astetik dagoenak, hastapenean iragarritako aurkezpen egitarauari segitu dio, Ruper Ordorika, Xamar, Jose Angel Irigarai eta Pamielako arduradunekin batera. Berehala Bahia Blanca aldera abiatu ziren, bertan aurkezpen saioak burutzeko.[+]



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©