2012/02/12


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Jose Antonio Alcayagak saria lortu du Pariseko 2011 Prix de la Photographie-n


    Jose Antonio Alcayagak saria lortu du Pariseko 2011 Prix de la Photographie-n 2011/07/25
    Diaspora

    Euskal Herrian egindako bere "Txinga eramatea" argazkiak, 2011 Prix de la Photographie lehiaketa frantziar ospetsuan saria eskuratu du, Kirol Amateurra kategorian. Argazkiaren egilea Jose Antonio Alcayaga III gazte euskal estatubatuarra da. Alcayaga New Yorkeko Euskal Etxeko kidea da eta 2008an Euskal Herrian euskara ikasten ari zela atera zuen argazkia, Hendaiako frontoi batean.[+]


  • Txileko ikasleek euskarazko bideoa egin dute beren borroka azalduz


    Txileko ikasleek euskarazko bideoa egin dute beren borroka azalduz 2011/07/19
    Diaspora

    Unibertsitate publikoa lortzeko greban dauden aspalditik. Horren berri emateko bideoak egin dituzte hizkuntza askotan, euskaraz ere bai.[+]


  • 2011ko ABERRI EGUNAREN ADIERAZPENA


    2011ko ABERRI EGUNAREN ADIERAZPENA 2011/04/24
    Aberri Eguna

    BAKEAK ETA ERABAKITZEKO ESKUBIDEAK BATZEN GAITUZTE

    UDALBILTZA®, Euskal Herriko udal hautetsien erakunde nazionala, Iruñean osatu zen 1999ko otsailean. 317 euskal udalerritako alkate eta ordezkari elkartu ziren ekitaldian. Handik bi hilabetera, Aberri Egunerako argitara emandako Adierazpenak garai hartan bizi zen une historikoaren berezitasuna aipatzen zuen: “benetako bake eta demokrazia” ekarriko zukeen prozesu politikoa eta, horrekin lotuta, “indarrak biltzeko unea”.[+]


  • Munduko euskal etxeak Aberri Eguneko ospakizunak prestatzen ari dira


    Munduko euskal etxeak Aberri Eguneko ospakizunak prestatzen ari dira 2011/04/22
    Aberri Eguna / Diaspora

    Kultur ekitaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, bazkariak eta afariak ari dira prestatzen munduko euskaldunak data berezi hau ospatzeko. Batzuk --Quebeceko eta Cañuelaseko euskal etxeak kasu-- aldez aurretik ospatu dute. Gehienek apirilaren 24ean, Aberri Egunean bertan, egingo dute jaia: New York, Mexiko, Celaya, Sydney, Madril, Habana... Beste batzuetan, hala nola Washingtonen eta Txileko Santiagon, maiatzean ospatuko dute Aberri Eguna.[+]


  • Euskalakariak zorionduz bukatu da Korrika


    Euskalakariak zorionduz bukatu da Korrika 2011/04/18
    Korrika

    Jendetza bildu zen atzo Donostian Korrikaren 17.edizioari amaiera emateko. Euskal Herri osoan zehar ibili ostean 2057. kilometroaren amaierarekin batera argitu zen eskuz esku pasa den lekukoak ezkutatzen zuen sekretua. Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano Mihiluze telebista saioko aurkezleak izan ziren Korrikaren azkeneko mezua irakurri zutenak.[+]


  • Korrikaren azkeneko txanpa


    Korrikaren azkeneko txanpa 2011/04/16
    Korrika

    Udalbideren kilometroan (2502)Vale Tena, Jon Redondo eta Zorione Etxezarragak parte hartuko dute besteak beste, Donostia erdialdean 12,20 inguruan.

    Bestalde, Europako euskal etxeek 2.448. kilometroa egingo dute igandean Donostian, Korrikaren azken txanpan.[+]


  • Esteribarren elkartuko dira ameriketan egondako euskal artzaiak


    Esteribarren elkartuko dira ameriketan egondako euskal artzaiak 2011/04/11
    Kultura / Diaspora

    Ameriketan egondako euskal artzaien urteoroko festa handi handia irailaren 10ean izanen da Esteribar ibarreko Eugi eta Zubiri herrietan.[+]


  • Euskarak badu sarean gramatika osoa eta guztiz berritzailea denon eskura


    Euskarak badu sarean gramatika osoa eta guztiz berritzailea denon eskura 2011/04/05
    Euskara / Teknologia

    Martxoaren 25etik www.ehu.es/seg helbidean kontsulta daiteke UPV/EHUko Euskara Institutuak prestatutako Sareko Euskal Gramatika (SEG). Lan guztiz berritzaile honen orijinaltasun nagusiak hauek dira: aurkezteko modua, Interneten; eduki aberatsa, gramatiketan ez baitira horrenbeste gai ageri arruntean; euskara modernoa, gaur egungoa, eta unibertsitateko espezialistarik ezagunenek hartu dute parte gramatikan.[+]


  • 'Guernica Gernikara'


    'Guernica Gernikara' 2011/03/26
    Kultura / Euskal Herria

    Datorren apirilean Gernikaren bonbardaketaren 74. urteurrena beteko da eta data horri begira herri bizkaitarreko udalak sinadura bilketa kanpaina bat jarri du abian, Picassoren Guernica, margoa inspiratu zuen herrira ekar dezaten. Milioi erdi bat sinadura biltzea da helburua. Egun margoa Madrileko Reina Sofia Museoan da, eta nahiz eta munduko hainbat museotan ikusgai izan den, erakundeko arduradunek ez dute Gernikara ekarri nahi, bidaian margoa kaltetu egin daitekeela argudiatuz.[+]


  • Euskara ikasi eta euskal kulturan sakondu munduko 25 unibertsitatetan


    Euskara ikasi eta euskal kulturan sakondu munduko 25 unibertsitatetan 2011/03/22
    Euskara / Diaspora

    Historiaurretik Twitter-era, berezia da Europako hizkuntzarik zaharrenaren bidea. Eragozpen guztien gainetik bizirik dirau euskarak eta jakinmina piztu du atzerrian. Badira munduan jatorri ezezaguna duen hizkuntza hau ikasi nahi duten hizkuntzalari, euskaltzale eta unibertsitate ikasle asko. Gaur egun munduko 25 unibertsitatetan eskaintzen dira Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoak, Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Institutuak sustatzen duten programari esker. Cervantes Institutuak ere euskara klaseak ematen ditu munduko hainbat egoitzetan. Euskal etxeek ere ekarpen aberatsa egin dute arlo honetan. Hona munduan euskara irakasten duten zentroen zerrenda.[+]



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©