Udalbideren kilometroan (2502)Vale Tena, Jon Redondo eta Zorione Etxezarragak parte hartuko dute besteak beste, Donostia erdialdean 12,20 inguruan.
Bestalde, Europako euskal etxeek 2.448. kilometroa egingo dute igandean Donostian, Korrikaren azken txanpan.[+]
Ameriketan egondako euskal artzaien urteoroko festa handi handia irailaren 10ean izanen da Esteribar ibarreko Eugi eta Zubiri herrietan.[+]
Martxoaren 25etik www.ehu.es/seg helbidean kontsulta daiteke UPV/EHUko Euskara Institutuak prestatutako Sareko Euskal Gramatika (SEG). Lan guztiz berritzaile honen orijinaltasun nagusiak hauek dira: aurkezteko modua, Interneten; eduki aberatsa, gramatiketan ez baitira horrenbeste gai ageri arruntean; euskara modernoa, gaur egungoa, eta unibertsitateko espezialistarik ezagunenek hartu dute parte gramatikan.[+]
Datorren apirilean Gernikaren bonbardaketaren 74. urteurrena beteko da eta data horri begira herri bizkaitarreko udalak sinadura bilketa kanpaina bat jarri du abian, Picassoren Guernica, margoa inspiratu zuen herrira ekar dezaten. Milioi erdi bat sinadura biltzea da helburua. Egun margoa Madrileko Reina Sofia Museoan da, eta nahiz eta munduko hainbat museotan ikusgai izan den, erakundeko arduradunek ez dute Gernikara ekarri nahi, bidaian margoa kaltetu egin daitekeela argudiatuz.[+]
Historiaurretik Twitter-era, berezia da Europako hizkuntzarik zaharrenaren bidea. Eragozpen guztien gainetik bizirik dirau euskarak eta jakinmina piztu du atzerrian. Badira munduan jatorri ezezaguna duen hizkuntza hau ikasi nahi duten hizkuntzalari, euskaltzale eta unibertsitate ikasle asko. Gaur egun munduko 25 unibertsitatetan eskaintzen dira Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoak, Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Institutuak sustatzen duten programari esker. Cervantes Institutuak ere euskara klaseak ematen ditu munduko hainbat egoitzetan. Euskal etxeek ere ekarpen aberatsa egin dute arlo honetan. Hona munduan euskara irakasten duten zentroen zerrenda.[+]
Euskal literaturari buruzko webgune aitzindarietako bat da, zalantzarik gabe, Armiarma.com, eta bere ibilbidean gainera, literatura sarean doan jartzeko ahalegin berezia egin du. Orain, liburu eta irakurgailu elektronikoen iraultza honen karira, webguneak ekarpen berri bat egin die literaturzaleei: sarean jarri ditu literatura unibertsaleko eta euskal literaturako hainbat klasiko, euskaraz, e-pub eta PDF formatoan. Lizardi, Etxepare, Kirikiño, Baudelaire, Shakespeare, Pushkin... zure e-reader-ean izan ditzakezu klik bakar batekin (edo PDFan ordenagailuan).[+]
Bartzelonako Euskal Etxea Zinemaldia jaialdian buru belarri sartuta dabil egunotan, baina kultur elkartearen martxa ez da sekula gelditzen eta dagoeneko ekitaldi berriak iragarri dituzte datozen asteetarako. Adibidez, datorren astean, martxoaren 4ean, abiatuko den 'Setmana de les dones treballadores' edo Emakume Langileen Astea. Jardueren artean kontzertuak, zinema ('80 egunean' filma eta 'Nagore' dokumentala) eta txangoak Bartzelonan zehar iragarri dituzte.[+]
"Patxi Lopez usurpatzaile bat da eta berarekin gobernuan dauden guztiak modu ilegitimoan ari dira euren karguetan". Argentinako EAJ-PNVko lehendakariorde den Jon Uriartek aste honetan Argentina Buru Batzarrak interneten duen blogean idatzi dituen esaldietako bat da, izan ere Julian Celaya Jaurlaritzaren Diasporarekiko Harremanetarako arduraduna kritikatuz argitaratu duen artikuluan gogorrak botatzen baititu Jaurlaritzaren zilegitasunaz eta baita ere Celayaz, esanez, besteak beste, azken honek "karguan daraman denbora ezer berririk egin ez duela", hau guztia Celayak bere saileko Euskal Etxeak aldizkarian argitara emandako ohar bati erantzunez.[+]
Euskara eta euskal kultura Euskal Herritik kanpo bultzatzen duten elkarteei urtero Eusko Ikaskuntzak ematen dien ENE saria Sustraiak Erroak elkarteari eman diote aurten.[+]
Atzo aurkeztu zen Udalbideren Iruñeko egoitza nagusian Olentzero.net, Olentzeroren Lagunen Elkarteak bultzariko ekimena euskal Eguberrietan "pipa hortzean duela" agertzen den pertsonaia sustatu eta suspertzen laguntzeko helburuz. Horretarako webguneak jokoak proposatzen ditu, argazki eta bideoak partekatzeko aukera ematen du, berriak eskaintzen ditu eta Olentzerok bisitatzen dituen herri eta tokien zerrenda ere ematen du, tartean Euskal Herrikoak zein euskal diasporako datu eta ekarpenak.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
