Euskal Herria ez da osoa Iparraldea gabe, eta Iparraldea Hegoaldea gabe.[+]
Euskal Herria aberatsa, anitza eta zabala da. Herrialde bakoitzak bere ezaugarriak ditu, baina oinarri bereizgarri, amankomun eta aberasgarri bera dugu. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Beherea eta Xiberuko euskaldunok herri bat gara eta gizarte batu bat osatzeko eskubidea daukagu.[+]
Udalbidek bi milioi euro banatuko ditu, elkartea berregituratuta Europako interesa duen elkarte gisa finkatu da, bere estatutu berrietan.[+]
Heldu den asteburuan, Ondarea Zainduz egitasmoa gauzatuko da Lesakan; egitasmo horrek Bortziriko udalerri honetako kultur ondarearen balioa aldarrikatu nahi du, gehienbat, bere ondare monumentala. Egitasmo hau Lesakak Azkainekin duen senidetzearen barnean kokatzen da eta UDALBILTZA®ko HURBILTZEN ekimenak sustatua da.[+]
HIRITARREN EUSKAL HERRIA EREIKI NAHI DUGU!
Hurbiltzen egitasmoa aurkeztu du gaur goizean, Euskal Herriko udalerrien arteko senidetze akordioak bideratzea du helburu. Egitasmo honek 150.000 euroko aurrekontua du. Ekitaldian Euskal Herri osoko 50 bat alkatek eta zinegotzik parte hartu dute. Halaber, udalerri hauekin hitzarmenak sinatu dira: Artea, Asteasu, Bakio, Beasain, Lekunberri, Deba, Ordizia, Lazkao, Getxo, Azkaine, Kanbo, Lesaka eta Oion.[+]
PARTE HARTZEN DUTEN UDALERRIAK
Honako hauek dira, Hurbiltzen egitarauaren barruan lankidetza proiektuetan ari diren udalerriak, beren biztanle kopurua eta guzti:
Artea (653), Asteasu (1.215), Ataun (1.556), Azkaine (2.652), Azpeitia (13.606), Bakio (1.800), Beasain (12.144), Deba (5.105), Getxo (83.553), Heleta (589), Kanbo (4.123), Lazkao (4.886), Lekunberri (861), Lesaka (2.666), Muskiz (6.578), Oion (2.400), Ordizia (9.132) eta Sara (2.056).
Badaude bertze udalerri batzuk HURBILTZEN egitasmoan parte hartu nahi dutenak, baina oraindik ez dira taldeka lanean hasi: Bertizarana (651), Ituren (465), Lapuebla de Labarca (878), Milafranga (1.572), Mungia (13.800), Sunbilla (693) eta Urruña (8.000).[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
