2010/09/04

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • ‘Renacer de la Ruta Jacobea desde Estella’ liburua eskuragai


    ‘Renacer de la Ruta Jacobea desde Estella’ liburua eskuragai 2010/02/23
    Jimeno Jurio

    Jose Maria Jimeno Jurioren Lan Osoak bildumako 6. Liburua dugu honakoa. Herri honetako Donejakue bidea eta bere ezaugarri guztiak ezagutzeko benetako harribitxia. Liburua eskuragai dago ohiko dendetan edo online bidez www.pamiela.org web gunean.

    Tokiko historia eta Donejakue bidea oroimen kolektiboan mantendu eta bidea berreskuratzeko bidean, lan monografiko zinez aparta. Bilduma osoa bezelaxe, Udalbide, Pamiela argitaletxea eta Euskara Kultur Elkargoaren lankidetzari esker izan da posible argitarapena.[+]

  • EKE-Pamiela Mikro-ipuin lehiaketak 2009ko sariak banatu ditu


    EKE-Pamiela Mikro-ipuin lehiaketak 2009ko sariak banatu ditu 2010/02/03
    Kultura / Nafarroa

    Malen Barriolak, Iruñeko Frantzisko Deuna Ikastetxeko LHko 5. mailako ikasleak, eta Leyre Unzue Lopezek, Iruñeko Biurdana Institutuko DBHko 4. mailako ikasleak, EKE-Pamiela Mikro-ipuin lehiaketako txapelak jantzi zituzten atzo, lehenengoaren ikastetxean egin zen ekitaldian.[+]

  • Aizkolarien biblia


    Aizkolarien biblia 2010/01/20
    Kultura / Nafarroa

    Antton Espelosin sunbildarrak, berriki kaleratu du, aizkolaritzaren azken 60 urteetako historia.

    4 kilo pisatzen dituen liburuan, material zinez aberasgarria topa daiteke, txapelketak, pasadizo bitziak, protagonisten testigantzak... ilustrazio bikainekin osatua.

    Liburuaren argitarapenean UDALBIDE Elkarlan Elkarteak eta Diario de Noticias egunkariak hartu dute parte, besteak beste.[+]

  • Iruñerrian eta nonahi eskura egoteko, web orria berritu du Euskalerria Irratiak


    Iruñerrian eta nonahi eskura egoteko, web orria berritu du Euskalerria Irratiak 2010/01/13
    Komunikabideak / Nafarroa

    Internet bidez irratsaioak zuzenean emititzen dituzte eta elkarrizketak berriro entzuteko aukera jarri du. Webgune funtzionala eta parte-hartzailea sortu nahi izan dute, zuzendariaren esanetan. Irratia ingelesez edo gazteleraz izango balitz, Nafarroako Gobernuak sekulako diru laguntzak emango lizkioke.[+]

  • Nafarroaren konkista argitzeko DVD bat kaleratu du Nabarraldek


    Nafarroaren konkista argitzeko DVD bat kaleratu du Nabarraldek 2010/01/11
    Kultura / DVD

    Nabarraldek gai honen inguruan dagoen 'kaka-nahaste izugarria' dela eta 1512 Nafarroaren konkista DVDa sortu dute. 'Hemen ez dago debate akademikorik edo zita eruditorik, gertaeren deskribapen bat baizik', argitu zuen Rekaldek. 'Euskaldunak sortutako Estatu independente bat zegoen, euskaldunak bere subjektu politiko izan ginen eta hori kendu ziguten', gehitu zuen Donostian egindako DVDaren aurkezpen prentsaurrekoan.

    Proiektuan Nabarralde elkarteaz gain, Udalbide erakundeak, Oiartzun, Lezo eta Berriatuako Udalek parte hartu dute.[+]

  • Antton Espelosinek aizkora txapelketa eta apostuei buruzko liburua idatzi du


    Antton Espelosinek aizkora txapelketa eta apostuei buruzko liburua idatzi du 2010/01/03
    Kultura / Liburua

    'Aizkora. Apustuak eta txapelketak 1949-2009' da liburuaren izenburua eta 700 orrialde inguru ditu. Ia bi urte pasatu ditu Espelosinek bere lanetik aparte gogotik lanean aizkolariek egindako balentria guztiak artxiboetan bilatzen eta bildutako guztia liburu batean idatzi du.[+]

  • Artaxonako etnografiari buruzko lana kalean


    Artaxonako etnografiari buruzko lana kalean 2009/12/02
    Jimeno Jurio

    `Datos para la etnografía de Artajona´ Jose Maria Jimenoren argitaratu berri den azkeneko liburua da.

    9 kapituluetan zehar, `Artajona en el Atlas Etnográfico de Vasconia´ dibulgazioko lan zoragarria topa daiteke.[+]

  • Larreko saria nafar irratigintzari


    Larreko saria nafar irratigintzari 2009/11/26
    Komunikabideak / Nafarroa

    Iruñerriko Euskalerria Irratiak Larreko sariaren XV. ekitaldia egin zuen, atzo, Iruñeko Planetarioan. Aurten, Nafarroako euskal irratigintza omendu dute. Zehazki, 1958an Berueten eta 1963an Arantzan euskarazko irratigintza sustatu zuten Nartxi Navarro eta Esteban Irigoien omendu zituzten.[+]

  • Beruete eta Arantzako irrratien eragileentzat Larreko saria


    Beruete eta Arantzako irrratien eragileentzat Larreko saria 2009/11/15
    Komunikabideak / Nafarroa

    Beruete eta Arantzako irratien eragileei omenaldia egingo zaie azaroaren 25ean Iruñeko Planetarioan. Bertan Nafarroako euskal irratigintzaren aitzindari hauek Euskalerria irratiak antolatzen duen Larreko Saria 2009 jasoko dute.[+]

  • Karrika liluratu du etxaldeak


    Karrika liluratu du etxaldeak 2009/11/04
    Ekonomia / Iparraldea

    Lurramak duen erakargarritasuna azaltzeko, antzuak, labur gelditzen dira zenbakiak. Arrakastarik nabarmenena haur eta gaztetxoen begiradetan ikusten da. Etxaldeak Baionatik hurbil egon arren, hiriko bizimoldeak arrotz bihurtu ditu behi baten marruma edo oilar baten kukurrukua. Alta, begi bistakoa da haur batengan sor dezakeen lilura. Urtero legez aurten ere, Lurramak hiriko karrika hotzetara eraman du etxaldeko bizia. Eta bizi horrek ezaugarririk baldin badu, aberastasunik baldin badu, aniztasuna da.[+]



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©