Seigarren edizioa du aurten Ameriketan artzain ibili ziren euskaldunen egunak eta mila lagun inguru bilduko ditu aurten Eugi eta Zubiri artean egingo den omenaldian. Erroibar eta Esteribar-ko artzainak dira aurtengo omenduak eta antolatzaileek 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkarte sortu berria aurkeztuko dute. Egitarau mardula du jaiak, eta besteak beste, hango bizimodua nolakoa zen erakustea du helburu. "Egun oso hunkigarria da. Igoal 30 urte ikusi gabe zeuden lagunak bertan elkartzen dira"[+]
Urretxu-Zumarragan sortu berri den ZU Kantari taldeak, Euskal Kantuzaleen Elkarteko laguntzarekin batera antolatu dute ekimen hau.[+]
Karrikaluze elkarteak "EuskaldunON astea" antolatu du Atarrabian, irailaren 6tik 10era. Hainbat ekitaldi burutuko dituzte, besteak beste: iouin magikoak, 20 hatz kontzertu didaktikoa, mahainguruak eta zea Mays-en kontzertua besteak beste.[+]
Kantaria duela 130 hil zela gogoratuz, kantu taldeak elkartuko dira igandean Urretxun eta Zumarragan[+]
Arrakasta izan zuen atzo Monzon pastoralak Zuberoako Larrainen. Jendeak leporaino bete zituen herritarrek montatu grada guztiak, eta txalo eta oihuen artean bukatu zen pastoralaren lehen ekitaldia.[+]
Berezia izango da Larraineko pastorala, Johaine Bordaxak egingo duen lehen pastorala delako eta baita Telesforo Monzon-en ingurukoa izango delako ere. Abuztuaren 7an eta abuztuaren 13an izango da ikusgai eta bi egunetan jende andana biltzea espero dute Larraindarrek.[+]
Eskolako oporrak hartu orduko, aisialdirako eskaintza ederra egin die aurten ere Erreka Elkarteak herriko eta inguruko haur eta gaztetxoei. Udalaren eta UDALBIDEren laguntzarekin, Udako Kirol Eskola antolatu du hamaikagarren aldiz, uda hainbat kirol eginez pasatzeko.[+]
Udalbidek lagundu duen Telesforo Monzoni buruzko Pastorala prestatu dute larraindarrek eta atzo aurkeztu zuten. Jean Bordaxar kantariak idatzi du antzezlana eta 200 herritarrek parte hartuko dute era batera edo bestera Pastoralean: 97 aktore, hamazazpi dantzari, hamalau musikari, hamabi jantzi egile eta beste ehun bat laguntzaile, ostatuan, aparkalekuan edo beste kontuetan. Agorrilaren 7an eta 13an antzeztuko dute Larrainen. Aurten gainera Monzonen heriotzaren 30. urteurrena izanda, Bergaran ere izango da Pastorala irailaren 13an.[+]
Gazte eta haur literaturak ere aukera onak eskaintzen ditu, udan irakurri eta ongi pasatzeko.
Badakizue, Irakurri, Gozatu eta Oparitu! Lizarrako Garean elkarteak antolatutako kanpainak uztailaren 23 arte iraungo du. www.garean.org[+]
Jimeno Jurioren bilduma osoaren baitan argitaratu den azkeneko liburuak Cendea de Galar eskualdeko toponimia du ardatz.
Idazle handiaren ikerkuntzen arabera, XIX.mendearen amaiera arte, eskualdean euskararen presentzia egon zen.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
