Eskolako oporrak hartu orduko, aisialdirako eskaintza ederra egin die aurten ere Erreka Elkarteak herriko eta inguruko haur eta gaztetxoei. Udalaren eta UDALBIDEren laguntzarekin, Udako Kirol Eskola antolatu du hamaikagarren aldiz, uda hainbat kirol eginez pasatzeko.[+]
Udalbidek lagundu duen Telesforo Monzoni buruzko Pastorala prestatu dute larraindarrek eta atzo aurkeztu zuten. Jean Bordaxar kantariak idatzi du antzezlana eta 200 herritarrek parte hartuko dute era batera edo bestera Pastoralean: 97 aktore, hamazazpi dantzari, hamalau musikari, hamabi jantzi egile eta beste ehun bat laguntzaile, ostatuan, aparkalekuan edo beste kontuetan. Agorrilaren 7an eta 13an antzeztuko dute Larrainen. Aurten gainera Monzonen heriotzaren 30. urteurrena izanda, Bergaran ere izango da Pastorala irailaren 13an.[+]
Gazte eta haur literaturak ere aukera onak eskaintzen ditu, udan irakurri eta ongi pasatzeko.
Badakizue, Irakurri, Gozatu eta Oparitu! Lizarrako Garean elkarteak antolatutako kanpainak uztailaren 23 arte iraungo du. www.garean.org[+]
Jimeno Jurioren bilduma osoaren baitan argitaratu den azkeneko liburuak Cendea de Galar eskualdeko toponimia du ardatz.
Idazle handiaren ikerkuntzen arabera, XIX.mendearen amaiera arte, eskualdean euskararen presentzia egon zen.[+]
Toponimia navarra. IV. Cuenca de Pamplona, Cendea de Galar.
Jose Maria Jimeno Jurioren Lan Osoak bildumako argitaratutako azkeneko liburuaren aurkezpena.[+]
Gaztetxoen irudimena Iruñeko Liburu Azokan plazaratu egin zen pasa den ostegunean, euskaraz idatzitako mikro-ipuinen irakurketa publikoan. Lehiaketaren bosgarren edizioan inoiz baino ipuin gehiago bildu dituzte, 1.675 guztira.[+]
Iñaki Perurena, leitzarrari, eman diote XI. Manuel Irujo saria. Lizarrako Irujo Etxea Elkarteak, pasa den larunbatean, eman zion saria «euskara eta euskal kultura berreskuratzeko azaldutako konpromisoagatik».[+]
Bilduma osoaren 31. zenbakia 70eko hamarkadan gauzatu zuen ikerlariak.
Udalbide, Pamiela eta Euskara Kultur Elkargoak argitaratutako liburuan, paisaiak, bailarak, herriak, mitoak eta ohiturak jasotzen dira.[+]
Udalbidek eta Seaskak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur. Etzi Senpereko lakuan izango da Herri Urrats Iparraldeko ikastolen festa, eta bi egun lehenago sinatu dute bi alderdiek ituna. Hitzarmenaren arabera, Udalbiltza-Udalbidek 60.000 eurotako laguntza luzatu dio Ikastolen Elkarteari Urruña eta Cherauteko ikastolak handitzeko.
Hitzarmenean, Seaskako Lehendakari Paxkal Indok, Zuzendari Hur Gorostiagak eta Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariak, Maria Eugenia Arrizabalagak hartu zuten parte.[+]
Laire Erviti eta Larun Taldea pasatuko dira Euskal Herriko finalera.
2 ordu iraun zituen saioan, jendeak pozik hartu zituen 19 taldeetan banatu ziren 100 abeslari txikiak.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
