ETAk, gaur Arrigorriagan Eduardo Puelles García polizi inspektorea erail duela eta, Udalbiltza®k zera adierazi nahi du:[+]
UDALBILTZA®ren ADIERAZPENA Nafarroako gobernuak euskal irratien emankizunak eteteko hartu duen erabakiaren aurrean.[+]
Tuterako Nafarren etxea ETA Sabino Arana Fundazioak antolatuta eta Udalbidek lagunduta, pasa den ostegunean Iruñako Tres Reyes hotelean mahainguru bat gauzatu zen, `Nafarroa: ikurrak eta identitatea´ izenburupean.[+]
Joan den larunbatean iritsi zen Chascomus herrira, Buenos Aires probintzia argentinarrean, Bixente Arozena Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kidea, erakunde horretako kide gisa Argentina eta Uruguaira Ramuntxo Camblong-ekin batera egin duen itzuliaren barnean. Autobusez heldu zen, Mar del Platatik. Camblong-ek, berriz, bidaia segitu zuen Buenos Aireseraino, hitza emana baitzien hiriburuko Iparraldeko Euskal Etxeko kideei bertako Herri Urratseko ekitaldian parte hartzeko. Arozena, Chascomuseko Udaletxean errezibitu zuten Liliana Denot alkateak eta beste zenbait goi ordezkarik; eta Chascomuseko Euskal Etxean, aurreskua dantzatu zioten.[+]
Ahoz eta zutik bozkatu zuten legebiltzarkideek. Patxi Lopezen hautagaitzak gehiengo absolutua lortu zuen PSEren, PPren eta UPyDren botoei esker. EAJk, Aralarrek eta EAk Ibarretxeren hautagaitzaren alde egin zuten, eta Ezker Batua abstenitu egin zen.[+]
Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kide den Ramuntxo Camblong euskaltzale ezaguna asteartean iritsi da Argentinara eta egunean bertan errezibitu dute Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxekoek. Segidan, bertako ordezkaritza batekin, Eusketxe eta Laurak Bat ere bisitatu ditu, euskal udal erakunde nazionaleko kideak egunotan Argentina eta Uruguaira egiten ari diren bidaia eta kontaktu-programaren barnean. Bitartean, Bixente Arozena Udalbide/Udalbiltzako hautetsi nafarrak, Argentina-Uruguain joan den astetik dagoenak, hastapenean iragarritako aurkezpen egitarauari segitu dio, Ruper Ordorika, Xamar, Jose Angel Irigarai eta Pamielako arduradunekin batera. Berehala Bahia Blanca aldera abiatu ziren, bertan aurkezpen saioak burutzeko.[+]
UDALBILTZA®/UDALBIDE-ko ordezkaritza, Apirilaren 22tik maiatzaren 9ra Argentina eta Montevideon egonen da, Euskal Diaspora indartzeko xedearekin. Pamiela argitaletxea eta EABAko kideekin batera, Ramuntxo Camblong eta Bixente Arozena Zuzendaritza Batzordeko udal ordezkariak egonen dira.[+]
1931.a geroztik ospatzen dugu abertzale garenok Aberri Eguna. Urte guzti hauetan denontzat ezagunak diren gorabeherak bizi izan ditugu, baina, guztien gainetik, Aberri Eguna Euskaldunon Eguna izan da, gure Nazioaren aldarrikapenaren eguna, ospakizunetarako, bai, baina baita Euskal Herriaren eraikuntzarekin gure konpromezua biziberritu eta adierazteko balio diguna.[+]
UDALBILTZA®k Aberri Eguna apirilaren 11an, Pazko bezperako larunbatean, ospatuko du goizeko 11etatik aurrera Bakio, Lemoiz, Maruri-Jatabe eta Mungiako (Bizkaia) Jata mendian eta ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu(zte)gu.[+]
EHLGko presidenteari 15.000 euroko eta urtebeteko kartzela-zigorra ezar ziezaioketen, eta ganbera bost urterako itxi.
Baionako Epaitegiak eman du Euskal Herriko Laborantza Ganberaren eta Michel Berhocoirigoin ganberako presidentearen inguruko epaia. Prefekturak salatu du Ipar Euskal Herriko ganberak Paueko Nekazaritza Ganberaren eskumenak hartzen dituela beregain.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
