2012/02/12


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Toponimia de Navarra, Jimeno Jurioren liburuaren aurkezpena


    Toponimia de Navarra, Jimeno Jurioren liburuaren aurkezpena 2011/06/28
    Jimeno Jurio

    Toponimia navarra. IV. Cuenca de Pamplona, Cendea de Galar.

    Jose Maria Jimeno Jurioren Lan Osoak bildumako argitaratutako azkeneko liburuaren aurkezpena.[+]


  • Udalbide/Udalbiltzak eta Seaskak hitzarmen bat sinatu dute


    Udalbide/Udalbiltzak eta Seaskak hitzarmen bat sinatu dute 2011/05/07
    Hezkuntza / Iparraldea

    Udalbidek eta Seaskak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur. Etzi Senpereko lakuan izango da Herri Urrats Iparraldeko ikastolen festa, eta bi egun lehenago sinatu dute bi alderdiek ituna. Hitzarmenaren arabera, Udalbiltza-Udalbidek 60.000 eurotako laguntza luzatu dio Ikastolen Elkarteari Urruña eta Cherauteko ikastolak handitzeko.

    Hitzarmenean, Seaskako Lehendakari Paxkal Indok, Zuzendari Hur Gorostiagak eta Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariak, Maria Eugenia Arrizabalagak hartu zuten parte.[+]


  • Bilduri hauteskundeetara aurkezteko baimena eman dio Konstituzionalak


    Bilduri hauteskundeetara aurkezteko baimena eman dio Konstituzionalak 2011/05/06
    Udalbiltza

    Bilera luze baten ondoren, azken bozketan, Bilduk aurkeztutako 254 hautagaitzak hauteskundeetan izatearen alde agertu dira sei magistratu. Beste bost epailek, ostera, aurkako botoa eman dute.[+]


  • Bilduren ilegalizazioa


    Bilduren ilegalizazioa 2011/05/04
    Udalbiltza

    Auzitegi Gorenak Bildu ilegalizatzeko erabakiaren aurrean, UDALBILTZA®k honakoa adierazi nahi du:

    Bilduri hauteskundeetan parte hartzeko debekua ezartzea albiste ezin okerragoa da demokraziarentzat, eta honelako erabakiek sistema judiziala ukitu politikoez erabat kutsaturik dagoela adierazten dute, hala nola: fiskaltza, Estatuko abokatutza eta Auzitegi Gorena. Espaniar estatuan botere banaketarik ez dago eta zuzenbidezko estatuaren izenean etengabe hitz egiten badute ere agerian dago horren baldintzak ez direla errespetatzen.[+]


  • 2011ko ABERRI EGUNAREN ADIERAZPENA


    2011ko ABERRI EGUNAREN ADIERAZPENA 2011/04/24
    Aberri Eguna

    BAKEAK ETA ERABAKITZEKO ESKUBIDEAK BATZEN GAITUZTE

    UDALBILTZA®, Euskal Herriko udal hautetsien erakunde nazionala, Iruñean osatu zen 1999ko otsailean. 317 euskal udalerritako alkate eta ordezkari elkartu ziren ekitaldian. Handik bi hilabetera, Aberri Egunerako argitara emandako Adierazpenak garai hartan bizi zen une historikoaren berezitasuna aipatzen zuen: “benetako bake eta demokrazia” ekarriko zukeen prozesu politikoa eta, horrekin lotuta, “indarrak biltzeko unea”.[+]


  • Euskalakariak zorionduz bukatu da Korrika


    Euskalakariak zorionduz bukatu da Korrika 2011/04/18
    Korrika

    Jendetza bildu zen atzo Donostian Korrikaren 17.edizioari amaiera emateko. Euskal Herri osoan zehar ibili ostean 2057. kilometroaren amaierarekin batera argitu zen eskuz esku pasa den lekukoak ezkutatzen zuen sekretua. Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano Mihiluze telebista saioko aurkezleak izan ziren Korrikaren azkeneko mezua irakurri zutenak.[+]


  • Korrikaren azkeneko txanpa


    Korrikaren azkeneko txanpa 2011/04/16
    Korrika

    Udalbideren kilometroan (2502)Vale Tena, Jon Redondo eta Zorione Etxezarragak parte hartuko dute besteak beste, Donostia erdialdean 12,20 inguruan.

    Bestalde, Europako euskal etxeek 2.448. kilometroa egingo dute igandean Donostian, Korrikaren azken txanpan.[+]


  • Udalbidek atxikimendua azaldu dio Korrika 17ri


    Udalbidek atxikimendua azaldu dio Korrika 17ri 2011/04/06
    Kultura / Euskal Herria

    Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eginiko agerraldian, Udalbidek atxikimendua agertu dio Korrika 17ri. Era berean, Korrika 17ri 3.000 euroko laguntza eskainiko dion akordioa sinatu dute Korrika 17ko eta Udalbideko arduradunek, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mujika, Korrika 17ren bigarren arduradun Klara Astondoa, Udalbide zuzendaritza batzordeko kide Maria Eugenia Arrizabalaga eta Udalbideko zuzendari Jose Luis Mendoza batu dituen ekitaldian.[+]


  • Udalbide Elkarlan Elkartea ere, Korrikarekin bat


    2011/04/05
    Korrika

    Udalbide Elkarlan Elkarteak ere hi-tzarmena sinatu zuen atzo Korrikako arduradunekin, euskararen aldeko lasterketa babesteko.[+]


  • Euskaltzaindiak jaso du Korrika 17ren esker ona


    Euskaltzaindiak jaso du Korrika 17ren esker ona 2011/03/31
    Kultura / Euskal Herria

    Urteetan egindako lan eskergagatik, Euskaltzaindia omendu du Korrika 17k. Beste edizio batzuetan, euskararen aldeko lasterketak euskaltzainei gorazarre egin izan die, baina, oraingo honetan, Akademiari berari eskaini nahi izan dio bere bere omenaldirik xumeena; Euskaltzaindia ere euskalakaria delako. Azken finean, Euskaltzaindiak euskara maitatu, ikasi, ari… eta, batez ere, zaindu egin duelako.[+]



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©