'Merindad de olite. Historia de tafalla', Jimeno Jurioren azkeneko lana, Udalbide, Euskara Kultur Elkargoa eta Pamiela argitaletxeak argitaratua, bost kapitulutan banatzen da eta Tafallako historia, toponimia eta festa egutegia ditu aztergai.[+]
Oiherkoren txaranga eta Larraineko dantzariak; `Ceux des Aldudes´ filma; Uztaro, Tipul eta Putil.... Animazio ugari izanen dira Larrainen üztailaren 4an.[+]
Lizarran (Nafarroa) eman diote saria alegiarrari, 40 urtez Euskal Herriko dokumentuak gordetzeko eta mantentzeko egin duen lanagatik.
Ekainaren 6an Lizarran egindako ekitaldira, politika eta kultura arloko pertsonai ugari hurbildu zen.[+]
Tuterako Nafarren etxea ETA Sabino Arana Fundazioak antolatuta eta Udalbidek lagunduta, pasa den ostegunean Iruñako Tres Reyes hotelean mahainguru bat gauzatu zen, `Nafarroa: ikurrak eta identitatea´ izenburupean.[+]
Euskal historia, kultura, etnografia eta hizkuntzari buruzko `Obras Completas´ bilduma handiak bere ekuatorea zeharkatu du kultura eta ohiturei buruzko bilduma honekin.
Artaxonako ikertzaileak egindako lanari esker, hainbat ohitura ezagutarazi dira eta batzuk biziraun dute.[+]
Buenos Airesko euskaldunek urtero ospatzen dute Herri Urratsen euren bertsioa, hiriko Iparraldeko Euskal Etxearen eskutik. Aurtengoan, Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kide Ramuntxo Camblong, eta Xamar eta Jose Angel Irigarai idazleak bertan. Argentinara egin duten itzuliaren azkeneko egunean zeuden eta Diasporako jendearekin egoteko aukera dezente izan ondoren, Diasporako festa euskaltzale bat bizitzeko aukera izan zuten. Baita loriatu ere. Etxeko kideak eta, oro har, euskara eta euskal kulturaren inguruan mugitzen den jende multzoa gerturatu zen hiriburuko Moreno kalera, euskarazko jokoetan, dantzetan eta afari batean parte hartzeko.[+]
Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kide den Ramuntxo Camblong euskaltzale ezaguna asteartean iritsi da Argentinara eta egunean bertan errezibitu dute Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxekoek. Segidan, bertako ordezkaritza batekin, Eusketxe eta Laurak Bat ere bisitatu ditu, euskal udal erakunde nazionaleko kideak egunotan Argentina eta Uruguaira egiten ari diren bidaia eta kontaktu-programaren barnean. Bitartean, Bixente Arozena Udalbide/Udalbiltzako hautetsi nafarrak, Argentina-Uruguain joan den astetik dagoenak, hastapenean iragarritako aurkezpen egitarauari segitu dio, Ruper Ordorika, Xamar, Jose Angel Irigarai eta Pamielako arduradunekin batera. Berehala Bahia Blanca aldera abiatu ziren, bertan aurkezpen saioak burutzeko.[+]
Udalbidek, Euskal Herri osoko hainbat udaletxek sorturiko elkarteak, 'Urbasan bagara' udalekuen hirugarren edizioa jarri du abian. Udaleku hauetan zazpi herrialdeetako haurrek --zortzi, Diaspora barne-- parte hartu dezakete, astebetez naturaz gozatu eta lagun berriak eginez Urbasa mendilerroan, Nafarroan. 1996 eta 1999 urteen artean jaiotako neska-mutilek parte hartu dezakete, eta egonaldiaren prezioa 100 eurotakoa da (ostatua, janaria, jarduerak, autobusa eta asegurua barne). Izena emateko epea maiatzaren 8an itxiko da.[+]
Euskara Kultur Elkargoak, Udalbiderekin elkarlanean, Nafarroan D ereduaren aldeko kanpaina abiatu du. Euskaraz matrikula ezazu, etorkizunera konekta ezazu lelopean, haurrak matrikulatzeko garaian dauden gurasoei D ereduaren berri emango diete.[+]
Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Zinemaldiak laugarren edizio honetan euskal zinemaren erakusleiho izatetik zentro sustatzaile izaterainoko pausoa ematea nahi izan du, eta asmo horrekin laburmetrai lehiaketa deitu du. Lehiaketa, baina, berezia da, zinea eta bertsoa uztartzen baititu. Andoni Egañak jarritako lau errimatan oinarrituta egin beharko dituzte partehartzaileek laburmetraiak. Irabazleen lanak euskal etxearen webgunean eta Euskal Herriko eta Kataluniako kultur zirkuitoetan izango dira ikusgai.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
