Urretxu-Zumarragan sortu berri den ZU Kantari taldeak, Euskal Kantuzaleen Elkarteko laguntzarekin batera antolatu dute ekimen hau.[+]
Kantaria duela 130 hil zela gogoratuz, kantu taldeak elkartuko dira igandean Urretxun eta Zumarragan[+]
Udalbidek lagundu duen Telesforo Monzoni buruzko Pastorala prestatu dute larraindarrek eta atzo aurkeztu zuten. Jean Bordaxar kantariak idatzi du antzezlana eta 200 herritarrek parte hartuko dute era batera edo bestera Pastoralean: 97 aktore, hamazazpi dantzari, hamalau musikari, hamabi jantzi egile eta beste ehun bat laguntzaile, ostatuan, aparkalekuan edo beste kontuetan. Agorrilaren 7an eta 13an antzeztuko dute Larrainen. Aurten gainera Monzonen heriotzaren 30. urteurrena izanda, Bergaran ere izango da Pastorala irailaren 13an.[+]
Jimeno Jurioren bilduma osoaren baitan argitaratu den azkeneko liburuak Cendea de Galar eskualdeko toponimia du ardatz.
Idazle handiaren ikerkuntzen arabera, XIX.mendearen amaiera arte, eskualdean euskararen presentzia egon zen.[+]
Gaztetxoen irudimena Iruñeko Liburu Azokan plazaratu egin zen pasa den ostegunean, euskaraz idatzitako mikro-ipuinen irakurketa publikoan. Lehiaketaren bosgarren edizioan inoiz baino ipuin gehiago bildu dituzte, 1.675 guztira.[+]
Bilduma osoaren 31. zenbakia 70eko hamarkadan gauzatu zuen ikerlariak.
Udalbide, Pamiela eta Euskara Kultur Elkargoak argitaratutako liburuan, paisaiak, bailarak, herriak, mitoak eta ohiturak jasotzen dira.[+]
Udalbidek eta Seaskak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur. Etzi Senpereko lakuan izango da Herri Urrats Iparraldeko ikastolen festa, eta bi egun lehenago sinatu dute bi alderdiek ituna. Hitzarmenaren arabera, Udalbiltza-Udalbidek 60.000 eurotako laguntza luzatu dio Ikastolen Elkarteari Urruña eta Cherauteko ikastolak handitzeko.
Hitzarmenean, Seaskako Lehendakari Paxkal Indok, Zuzendari Hur Gorostiagak eta Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariak, Maria Eugenia Arrizabalagak hartu zuten parte.[+]
Laire Erviti eta Larun Taldea pasatuko dira Euskal Herriko finalera.
2 ordu iraun zituen saioan, jendeak pozik hartu zituen 19 taldeetan banatu ziren 100 abeslari txikiak.[+]
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eginiko agerraldian, Udalbidek atxikimendua agertu dio Korrika 17ri. Era berean, Korrika 17ri 3.000 euroko laguntza eskainiko dion akordioa sinatu dute Korrika 17ko eta Udalbideko arduradunek, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mujika, Korrika 17ren bigarren arduradun Klara Astondoa, Udalbide zuzendaritza batzordeko kide Maria Eugenia Arrizabalaga eta Udalbideko zuzendari Jose Luis Mendoza batu dituen ekitaldian.[+]
Udalbide Elkarlan Elkarteak ere hi-tzarmena sinatu zuen atzo Korrikako arduradunekin, euskararen aldeko lasterketa babesteko.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
