Urteetan egindako lan eskergagatik, Euskaltzaindia omendu du Korrika 17k. Beste edizio batzuetan, euskararen aldeko lasterketak euskaltzainei gorazarre egin izan die, baina, oraingo honetan, Akademiari berari eskaini nahi izan dio bere bere omenaldirik xumeena; Euskaltzaindia ere euskalakaria delako. Azken finean, Euskaltzaindiak euskara maitatu, ikasi, ari… eta, batez ere, zaindu egin duelako.[+]
Martxoaren 19an hasiko da Nafarroako Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatutako aurtengo Haur Kantari Jaialdia. Lehen saio hau Tafallako Kube aretoan, arratsaldeko 18.00etan, ospatuko da, aurtengo Nafarroa Oinezaren antolaketaz arduratzen den Garces de los Fayos ikastolari bultzada emateko helburuarekin. Izena emateko epea irekita dago oraindik, martxoaren 15a arte.[+]
Argi eta garbi geratu da ezker abertzalearen Udalbiltzako hautetsien errugabetasuna. Epaiak Espainiako Gobernuari gogoeta bat egitera bultzatu beharko lioke. Politika egiteagatik auziperatu zituzten, jarduera politiko oro, bide soilik zibil eta politikoetatik egiten denean, ezin da kriminalizatu. Beste behin ere zazpi urte luze iraun duen auzia "dena ETA da" doktrinaren ondorioa da, gauzatu den politikaren judizializazioaren ondorio, jarrera horrek herritarren oinarrizko askatasunak murriztea eragin duelarik.[+]
Atzo aurkeztu zen Udalbideren Iruñeko egoitza nagusian Olentzero.net, Olentzeroren Lagunen Elkarteak bultzariko ekimena euskal Eguberrietan "pipa hortzean duela" agertzen den pertsonaia sustatu eta suspertzen laguntzeko helburuz. Horretarako webguneak jokoak proposatzen ditu, argazki eta bideoak partekatzeko aukera ematen du, berriak eskaintzen ditu eta Olentzerok bisitatzen dituen herri eta tokien zerrenda ere ematen du, tartean Euskal Herrikoak zein euskal diasporako datu eta ekarpenak.[+]
Diario de Noticias, Udalbide eta Olentzeroren Lagunak elkarteak Olentzerori buruzko komikia karrikaratu dute etxeko txikientzat.
Bertan, parte hartu dute Aingeru Epalzak, Mikel Aranburu eta Félix Flamariquek irudiekin.[+]
Asteburu honetan ospatu dute Laudion (Araba), Euskal Kirolaren VII. Eguna, Euskal Kirol Federazioen Batasunak antolatuta. Kepa Acero surflaria izan da ohorezko gonbidatua.[+]
Pamiela, Udalbide eta Euskara Kultur Elkargoak argitaratu dute liburua.
Bertan, zonalde hauetako artea, historia, politika, literatura, kulturako eta Donejakue Bideko lan akademikoak jasotzen dira.[+]
Eskozia eta Euskal Herria bi nazio direla eta erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute, eskuz esku, bi nazioetako kulturak uztartuta egin duten egun osoko jaialdian, Ordizian (Gipuzkoa). Autodeterminazio eskubidearen alde, «oinarrizko printzipio baten alde» auzolanean hasitakoa plazaz handitzen joan da. Euskal Herri osoko jendea elkartu zen Nazioen Mundua ekimenak antolatutako jaialdian.[+]
Eskoziako autodeterminazio prozesua eredutzat hartu, eta hori berori Euskal Herrian ere egitearen alde, batu egin dira hainbat esparrutako pertsona ezagunak. Erabakitzeko eskubidearen aldarria zabaldu dute.[+]
Gasteizen, irailaren 22an hasi zen Lurralde Arteko Esku Pilota Txapelketa interesgarria atzo bukatu zen Mendizorroza frontoian. Pronostikoak betez, Nafarroa suertatu zen garaile. Beraz, Nafarroa izan da txapelketa berri eta arrakastatsu honen lehendabiziko irabazlea. GRAVNI Torneoa Munduko Pilota Batzarrak antolatu du Udalbideren laguntzarekin. Irabazleak igandean, “Udalbiltza/Udalbide Saria” jaso zuen.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
