2008/08/28

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

ALBISTE OROKORRAK

  • Amaiurko gazteluaren indusketaren fase berriak gaztelua oraindik ikusgarriago utzi du


    Amaiurko gazteluaren indusketaren fase berriak gaztelua oraindik ikusgarriago utzi du 2008/08/21
    Kultura / Nafarroa

    Abuztuaren 14a arte egon dira Nafarroako Erresumaren bilakaera historikoa eta bere gazteluak ikertzen.

    Aranzadi Zientzi Elkarteak UEUrekin eta UDALBIDEren laguntzarekin antolatu duen `Nafarroa. Historia eta ondarea zientziaren bidez´ ikastaro zikloaren bigarren atalari hasiera emanen zaio gaur. Zehazki, 200 orduko Amaiurko eta Nafarroako Erresumako gazteluak ikastaroak 15 egun iraun ditu, Nafarroako Erresumaren bilakaera historikoa eta bere gazteluak ikertzen. Ikastaroa bi atal ezberdinetan banatu da, teorikoa eta praktikoa. Ikastaroa kultur ondarearekin eta arkeologiarekin zerikusia duten gaietako ikasle, profesional edo zaletasuna duen orori zuzenduta egon da.[+]

  • Orbaitzeta. Historia eta ondarea zientzia bidez


    Orbaitzeta. Historia eta ondarea zientzia bidez 2008/08/14
    Kultura / Nafarroa

    Aranzadi Zientzia Elkartea eta UEU-k Udalbideren laguntzarekin uztailaren 21etik 27ra Kultur ondarearen azterketa teoriko praktikoa burutu zuten Orbaitzetan.[+]

  • Futbol zelaian, euskaraz!


    Futbol zelaian, euskaraz! 2008/08/02
    Diario de Noticias / Kirolak

    Bost urte bete dituen Lesakako Euskal Futbol Campusak agur esanen dio gaur aurtengo edizioari. Hiru txanda ezberdinetan, orotara Euskal Herriko 125 neska-mutil aritu dira futbol ezaguerak lantzen, beti ere euskaraz mintzatzen.[+]

  • `Orreaga´, opera baten osagai guztiak bildu dituen ikusgarria


    `Orreaga´, opera baten osagai guztiak bildu dituen ikusgarria 2008/07/30
    Kultura / Iparralde

    Pier Paul Berzaitzen `Orreaga´ ikusgarri berria eskaini zen Baionan uztailaren 26an. Or konpon elkartearen 30. urtemugaren kariaz antolatua, ikusgarriak, hirurehun pertsona elkartu ditu. Horien artean, Berzaitz, Beñat Axiari kantaria, Aezkoa gizon abesbatza, Lapurdiko eta Zuberoako 50 dantzari eta Théâtre du Versanteko antzerkilariak.[+]

  • Orreaga ikuskizun ikusgarria Baionan


    Orreaga ikuskizun ikusgarria Baionan 2008/07/24
    Kultura / Iparralde

    Duela bi urte hasi zen 'Orreaga' ikusgarria idazten sortzailea. Bi urteko lanaren ondotik, emanaldi bakarraren eguna hurbiltzen ari da: uztailaren 26an, Baionako zezen-plazan.

    Ikuskizunak hainbat laguntzaileei esker gauzatu ahalko da, tartean Udalbide Elkarlan Elkartea.[+]

  • Hasi dira 'Urbasan bagara' 08ko udalekuak


    Hasi dira 'Urbasan bagara' 08ko udalekuak 2008/07/04
    Euskal Herria

    Euskal Herriko 10 eta 13 urte bitarteko haurrek Udalbidek antolatzen duen 'Urbasan bagara' udalekuaz gozatu ahal izango dute bigarren urtez jarraian.

    Udalekuak bukatu ostean, txanda bakoitzaren argazkiak Udalbideko web orrian egonen dira ikusgai.[+]

  • Benito Lertxundik jaso du VIII. Irujo Saria


    Benito Lertxundik jaso du VIII. Irujo Saria 2008/06/10
    Kultura / Nafarroa

    Irujo Etxea Elkarteak Benito Lertxundi kantariari eman dio VIII. Irujo Saria, euskara eta euskal kulturaren alde eginiko lana eskertzeko asmoz. Sariaren banaketa ekainaren 7an egin zuten, Lizarrako (Nafarroa) Musika Eskolako areto nagusian.[+]

  • Mikroipuinak eta Jimeno Jurio Iruñako liburu azokako laugarren eguneko izarrak


    Mikroipuinak eta Jimeno Jurio Iruñako liburu azokako laugarren eguneko izarrak 2008/06/04
    Kultura / Euskal Herria

    Iruñako Liburu Azokan Mikro-Ipuinak 2006-2007 liburua aurkeztu zuten atzo EKE, Udalbide eta Pamiela argitaletxekoek, Jimeno Jurioren bildumako Sartaguda 1936. El pueblo de las viudas eta Merindad de Pamplona: I. Historia de Iruña liburuarekin batera. Ipuinak bezala, liburua ere mikroa `txikia´ da. Eta izenburuak dioen moduan, iaz eta duela bi urteko parte hartzaileen ipuinez osaturik dago.[+]

  • Colección documental de Sancho el Fuerte (1194-1234) liburuaren aurkezpena


    Colección documental de Sancho el Fuerte (1194-1234) liburuaren aurkezpena 2008/05/30
    Kultura / Euskal Herria

    Udalbide, Euskara Kultur Elkargoa, Eusko Ikaskuntza eta Pamiela argitaletxeak elkarrekin argitaratu duten Colección documental de Sancho VII el Fuerte (1194-1234). Archivo General de Navarra liburua aurkeztu zuten atzo, Iruñako Eusko Ikaskuntzaren egoitzan. Roldan Jimeno eta Jose Maria Jimeno Juriok idatzitako liburu hau, azken honen Obras completas bildumaren baitan dago. Hitzaurrearen egilea, EHU-ko Erdi Aroko irakasle den José Ángel Lema Pueyok idatzi du. Liburua, Nafarroako Erdi Aroko historia ulertzeko ikertzaile zein interesa duen ororentzat oso baliagarria eta aberasgarria da.[+]

  • EKE, Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoko ordezkari Nafarroan


    EKE, Hizkuntza Gutxituen Europako  Bulegoko ordezkari Nafarroan 2008/05/20
    Euskara / Nafarroa

    Euskara Kultur Elkargoak eta European Bureau for Lesser Used Languages EBLULek lankidetza akordioa sinatu dute Iruñean, bertan Europar bulegoaren ordezkaritza EKEren eskuetan uzten duelarik.[+]

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©