VI. Mikroipuin lehiaketak baditu irabazleak
Pamiela argitaletxeak eta Euskara Kultur Elkargoak (EKE) antolatu duten (Udalbide/Udalbiltzaren laguntzarekin) Mikroipuin Lehiaketaren VI. edizioko D ereduko irabazleen izenak jakinarazi ziren asteazkenean, Iruñeko Biurdana Institutuan.[+]
Berriozarko Mendialdea Ikastetxeko Itxaso Aldaz izan da Mikro-ipuin lehiaketaren VI. edizioaren irabazlea, Kilimak izeneko lanaren eskutik. Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak elkarlanean, Udalbideren laguntzarekin antolatzen duten lehiaketa honetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako saileko irabazlea, Iruñeko Biurdana Institutuko Unai Ayerra Perezen Mezua mikro-ipuina izan da. Aurtengoan, lehenengo aldiz, A ereduko ikasleak biltzen dituen sail berezi bat ireki da, non Marcillako Agustin Garridoren Beldurra ipuina nagusitu den.[+]
Ostiralean hasiko da Uztaritzen (Lapurdi) ihauteriak ospatzeko egiten den Hartzaro festibala. Errobiko Kaskarotak elkartearen eskutik sortu zen festa hau duela 16 urte. Otsailaren 18an desfile nagusia, perkusioa protagonista izango delarik. Bertan, Hiruburuko txalapartariek, Itureneko joaldunek, Donostiako Haritza Danborradak, Amorenaren Burrunkarrika izeneko sorkuntza berriak, Oiartzungo Zo-zongo txarangako musikari eta dantzariek, Aragoitik heldutako Tambores de Teruel taldeak eta Afrikako perkusioek hartuko dute parte.[+]
Irujo Etxeak, bere azkeneko publikazioa, "Nafarroaren Konkista" aurkeztu du. Liburu honetan 16 historiaegileek parte hartu dute, 1512 eta 1530 bitartean, Nafarroaren koskistaren bitartean, izandako gertaerak analizatuz.
Duela gutxi Lizarran aurkeztu zen eta ohiko lekuetan salgai dago 5 euroren truke.[+]
Jose Maria Jimeno ikertzaile eta historiaegile handiaren lan osoko 42. liburu honetan 70 eta 80.ko hamarkadeetako Tiebas-Muruarte de Reta, Elorz eta Burlatako historia zein toponimia jasotzen du dibulgazio liburu honetan.[+]
Iruñako dendetan euskaraz mintzatzeko Karrikiri Elkarteak, Karrikaluze, Elhuyar eta Udalbideren laguntzarekin, Euskaraz nonahi, hemen ere bai kanpaina aurkeztu du.
Gida liburuxkan iruñerriko 237 komertzio biltzen ditu, non euskaraz mintza daitekeen. Eta hauen ateetan pegatina bat jarriz, bertan, bezeroak euskara normaltasun osoz erabili dezakeela adieraziz.[+]
Euskara Kultur Elkargoak 20.000 euro banatuko ditu onartutako lanen artean
Edozein motatako kultur ekimenek parte hartu dezakete: musika, antzerkia, zinema, literatura, dantza...[+]
Iparraldeko LEMA aldizkariak (2011, azaroa), Mª Eugenia Arrizabalaga, Udalbiltza-Udalbideko Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariari elkarrizketa.[+]
Gartxot, konkista aitzineko konkista, Nafarroako Erdi Aroko euskal poetan oinarritutako animaziozko filma datorren ostiralean estreinatuko da euskal hiriburuetako aretoetan. Pelikula Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendu dute Arturo Campión linguistak mende hasieran idatzitako kondaira abiapuntu hartuta.[+]
Garaitzeko asi kultur elkarteak antolatuta, larunbatean Auritzen ospatu zen 5.garren Kantu Egunera jende andana gerturatu zen.
Denborak lagundu ez arren, ikusle anitz eta giro ezin hobean gauzatu zen ekitaldia.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
