2008/05/09

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

UDALBIDE: Helburuak

 UDALBIDEK europar intereseko Federazioa izan nahi du. Elkarteak corpus ideologiko bat lantzen baitu nazioetan oinarrituriko Europa sortzeko. Hortaz, Elkarteak, bere proiektuak bideratzen ditu kultura, hizkuntza eta euskal nortasuna bere lurralde guztietan indartuko dituzten kontu guztiak sustatzeko.

Euskal Herria, Pays Basque, País Vasco: Europako herria

Elkarteek gizabanakoei aukera ematen diete beren iritziak lantzeko, beren ideiak lortzen saiatzeko, zeregin erabilgarriak betetzeko, gizartean duten lekua aurkitzeko, beren ahotsa entzunarazteko, nola edo hala eragiteko, bai eta aldaketak sortzeko ere. Agerikoa da elkarteek funtsezko eginkizuna betetzen dutela gizartearen hainbat esparrutan. Era berean, elkarteek herritarren ekimena sustatu egiten dute eta errotu demokrazia aurreratua, herritarren interesen ordezkariak baitira botere publikoen aurrean. Alde horretatik, funtsezko eginkizuna betetzen dute, besteak beste, alor hauetan: giza eskubideen sustapena, gazteria, osasun publikoa, kultura, lana sortzea eta antzeko beste batzuk. Xede horiekin, UDALBIDEk aurrera egiten du.

Euskal herritarrak elkarren artean kohesionatu eta harremanetan sartzeko funtsa

UDALBIDE Elkarlan Elkarteak ondoko irizpide hauei loturik garatzen ditu bere jarduketa ildo nagusiak: begiramena, borondatea, gizartearekiko sinergia, Europako herrien batasunean oinarrituriko europazaletasunaren sustapena eta giza eskubide guztien defentsa.

Hona hemen Elkarteak dituen jarduketa ildo nagusiak:

  • Euskara euskal lurralde guztietan babestu, gorde eta sustatzea.
  • Euskal nortasuna eta kultura bere lurralde guztietan gorde eta sustatzea.
  • Lurraldeen arteko harremana eta lankidetza sustatzea. Euskal lurraldeetako erakundeen eta herritarren arteko harremanak sustatzea.
  • Berezko nortasuna duen herrialde bakarra ikustera bideratutako ekimenak sustatzea: PAYS BASQUE, EUSKAL HERRIA, PAIS VASCO
UDALBIDEren ibilbidea begirada bakarrean

EGITASMO NAGUSIA

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net