2008/05/09

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

UDALBIDE: Aurkezpena

 UDALBIDEko lemak dioen bezala Euskal Herriko Udal Erakundea da. Euskal Herriko herrialde guztietako erakunde eta udal euskaltzalek 2000.urtean sortu zuten kohesio fondoa dugu. Eta UDALBIDE ELKARLAN ELKARTEAren ardatz eta ildo nagusia: euskara, euskal kultura eta euskal nortasuna babestu, garatu eta bultzatzea da.

UDALBIDEk Udalen arteko harreman konstruktiboa bultzatzearen bidez, ekimen hitzartuak sustatzen ditu hizkuntza, kultura, kirola, ingurugiro, lurralde antolaketa, ekonomi garapena eta gizarte ongizate esparruetan, halaber udalek esleitutako gai haietan. Erakundearen helburu nagusia elkartasunerako funts bat eratzea da, euskara eta euskal kultura gorde, zaindu, garatu eta sustatzeko, betiere helburu hori behar bezain lagundua ez dagoen lurralde haietan, bai eta euskarak eta euskal kultur ondareak babes apalagoa duten tokietan ere. Gaur egun, euskara hizkuntza gutxitua da, guztion ondarea, hiztun izan ala ez, eta Europako bertako kultur ondasuna ere bai.

Azkenik, UDALBIDEk lurralde guztietako euskal herritarrek elkar ezagutzeko eta harremanetan sartzeko aukera izan dezaten lan egiten du. Horrela, elkarren arteko euskal nortasuna sakontzera eta sustatzera bideratutako proiektuak sortu, garatu eta bultzatzen ditu.

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net