2010/09/10

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Baionako 'Hôtel des Basques' Seaskari eman dio eraikinaren jabeak


    Baionako 'Hôtel des Basques' Seaskari eman dio eraikinaren jabeak 2010/09/08
    Euskara / Iparraldea

    Claire Haran, Baionako 'Hôtel des Basques' hotelaren jabeak, Seaskari eman dio Saint-André plazan dagoen lau solairutako eraikina. Haranek 87 urte ditu eta ez du seme-alabarik. Bere gurasoek 1956an sortu zuten hotela. Le Journal du Pays Basque egunkariak adierazitakoaren arabera, hasieran eraikina saltzekotan zen, baina azkenean Seaskari ematea erabaki du, irakaskuntza eta euskararen defentsarako erabiltzeko baldintzarekin: "Badakit pertsona serioak direla, ideia batzuen alde borrokan ari dira, eta nire ideiekin bat egiten dute", esan du Claire Haranek.[+]

  • "Eraso ekintza armaturik" ez egitea erabaki du ETAk


    2010/09/06
    Udalbiltza

    Atzo eman zuen horren berri BBCra eta 'Gara'-ra bidalitako bideo eta agiri banaren bidez, baina duela hilabete batzuk hartutako erabakia dela zehaztu du. Prozesu demokratikoa abiarazteko beharrezkoak diren gutxiengo demokratikoak" adostu nahi ditu Espainiako Estatuarekin.[+]

  • EiTBk telebista digitaleko bi kate erosi nahi ditu Nafarroan emititu ahal izateko


    EiTBk telebista digitaleko bi kate erosi nahi ditu Nafarroan emititu ahal izateko 2010/09/03
    Komunikabideak / Nafarroa

    Nafarroako Gobernuko iturriek diotenez, Canal 4 eta Canal 6ri kate bana erosi nahi die EiTB taldeak Nafarroan emititu ahal izateko. Kate horien seinalea eskuratuko balu igaro den uztailean Gobernu Foralarekin sinaturiko akordioa, urtero milioi bat euro ordaintzera behartzen duena, saihestuko luke EITBk. Canal 4 eta Canal 6 ia %100 diru publikoz finantzaturiko kateak dira.[+]

  • Eskatu euskaraz eman sustapen kanpaina merkataritzan


    Eskatu euskaraz eman sustapen kanpaina merkataritzan 2010/08/31
    Nafarroa / ekonomia

    Izan ere, Sakanan gero eta gehiago dira euskarazko zerbitzu bila gabiltzan pertsonak. Aldi berean, arreta euskaraz eman nahi duten dendariak ere gero eta gehiago dira. Baina dendetan euskara ez da entzuten. Gure hizkuntza baztertzeko arrazoietako batzuk dira: ohitura, ikasten ari garela, parean duguna euskalduna ote den jakitea… Urte hasieran jarritako kanpaina zabaldu du Sakanako Mankomunitateak arraidegi eta harategietara.[+]

  • «Kutsu ideologikoa» egotzi diete Nafarroako eskoletan bizikidetza arautzeko neurriei


    «Kutsu ideologikoa» egotzi diete Nafarroako eskoletan bizikidetza arautzeko neurriei 2010/08/27
    Hezkuntza / Nafarroa

    Ia urtebetez negoziatzen aritu ostean, Nafarroako Gobernuak ikasleen eskubide eta betebeharrak arautzen dituen foru dekretua onartu zuen atzo. Araudi berria ikastetxe publiko zein itunpekoetan jarriko da indarrean. Dekretuaren eztabaidan, hezkuntza komunitateko hainbat eragilek hartu dute parte. Besteak beste, sindikatu, eskoletako zuzendari eta guraso elkarteekin harremanetan egon direla zehaztu du Alberto Catalan Hezkuntza kontseilariak. Dena den, Sortzen-Ikasbatuaz-eko Nafarroako koordinatzaile Nestor Salaberriak salatu du ikasleen eskubide eta betebeharrak arautzen dituen dekretuak «kutsu ideologiko handia» duela.[+]

  • Oraindik ez dago akordiorik ETB Nafarroan LTD-ean ikusteko


    2010/08/22
    Komunikabideak / Nafarroa

    2009 ko uztailean, Lopez eta Sanz-ek akordioa sinatu zuten, zeinetan Nafarroan LTDean ETB ikusi ahalko zen, urtebete pasatu da, eta oraindik ETB-1 eta ETB-2 Nafarroan analogikoan soilik ikus daiteke.

    Euskarri digitaleko mantenimendu kostuak, gutxi gora behera, urtero milioi 1 euro, nork bere gain hartuko dituen erabakitzeko orduan daude arazoak.[+]

  • New York Times-ek euskal sukaldaritza laudatu du


    New York Times-ek euskal sukaldaritza laudatu du 2010/08/19
    Kultura / Diaspora

    New York Times egunkari iparramerikar prestigiotsuak artikulua argitaratu zuen uztailaren 29an Hondarribia eta bertako sukaldaritza arloko panorama ardatz hartuz, gipuzkoar kostaldeko herri tipi honek bizi duen 'eztanda gastronomikoa' aipatuz eta hainbat laudorio jaurtiz eta aholkuak emanez bertara hurreratu eta bazkari oso bat egiteko zein pintxoak jateko plazera hartuz bertako chef gazteen lana dastatu nahi dutenei. Kalitatea, tradizioarekiko lotura eta bertako produktu hautu eta freskoak erabiltzea dira egunkariak aipatzen dituen giltzarrietako batzuk, herriko zenbait jantokitan ari diren sukaldari gazteek baliatzen dituztenak, Hondarribiaren gomendio irmoa egiteko egunkariaren orrialdeetan.[+]

  • 'Pat & Eloisa Bieter' beka


    'Pat & Eloisa Bieter' beka 2010/08/17
    Diaspora

    Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak Idahoko Boise hirian sinatu dute lankidetza hitzarmena ‘Pat-Eloise Bieter’ izeneko beka sortze aldera. 70eko hamarkadan Estatu Batuetan euskal kultura sustatzen eta ikasle iparramerikarrak Euskal Herrira ekartzen, bertako ezagutza har zezaten aintzindari izan ziren Pat eta Eloise Bieter senar-emazte boisetarrak. Euren bost seme-alabak egon ziren aurkezpen ekitaldian. Imanol Murua Uria kazetaria izango da 15.000 euroko saria daukan beka honetako lehenengo hartzailea.[+]

  • Altsasuak kale guztien izenak euskaraz jarriko ditu


    Altsasuak kale guztien izenak euskaraz jarriko ditu 2010/08/12
    Euskara / Nafarroa

    Aldaketak dituen zerrenda bat osatu du udalak eta Nafarroako Buletin Ofizialean argitaratuko da, erreklamazioak onartzeko.[+]

  • Abertzale “radical”


    Abertzale “radical” 2010/08/10
    Hizkuntza

    Abertzale: adj. Dicho de un movimiento político y social vasco, y de sus seguidores: Nacionalista radical. Apl. a pers., u. t. c. s.

    Hortxe RAEk “abertzale” hitzaz ematen duen definizioa. Muturreko abertzalea. Izenlaguna edo adjektiboa gaztelaniak sartzen dio, ez euskarak.[+]



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©