Jadanik igaro da urte bete Miren Azkarate Kultura Sailburuak Euskara Munduan 2008/11 programa aurkeztu zuela Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarrean, Bilbon. Geroztik, orduan aurkeztutakoa abian jartzeko hainbat urrats eman ditu HABEk, Euskal Gizataldeekiko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza eta lekuan lekuko federazio edo euskal etxeekin elkarlanean.[+]
EAEn 20 eta 29 urte arteko biztanleen artean zientzia eta teknologiaren arloetako gradudunen tasa, 26,6 1.000 biztanleko, EB-27 herrietan erregistratu den batezbestekoaren halako bi baino handiagoa da (12,9 1.000 biztanleko), 2005eko Eustaten datuen arabera (lurralde-esparru horietan konparazioak egiteko eskura dauden azken datuen arabera, alegia). Espainiari dagokion tasa, urte horretan bertan, 11,8 da 1.000 biztanleko, alde horretako herrien batezbestekoa baino baxuagoa.[+]
Abuztuaren 14a arte egon dira Nafarroako Erresumaren bilakaera historikoa eta bere gazteluak ikertzen.
Aranzadi Zientzi Elkarteak UEUrekin eta UDALBIDEren laguntzarekin antolatu duen `Nafarroa. Historia eta ondarea zientziaren bidez´ ikastaro zikloaren bigarren atalari hasiera emanen zaio gaur. Zehazki, 200 orduko Amaiurko eta Nafarroako Erresumako gazteluak ikastaroak 15 egun iraun ditu, Nafarroako Erresumaren bilakaera historikoa eta bere gazteluak ikertzen. Ikastaroa bi atal ezberdinetan banatu da, teorikoa eta praktikoa. Ikastaroa kultur ondarearekin eta arkeologiarekin zerikusia duten gaietako ikasle, profesional edo zaletasuna duen orori zuzenduta egon da.[+]
2010 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren baitakoa da ekimena. EAEko enpresek gaitasun zientifiko-teknologikoa aprobetxatzea izango da diru-laguntzen helburua.
Eusko Jaurlaritzak enpresetan ikerketa bultzatzeko 48 milioi euroko diru-laguntza ematea onartu du gaur. Enpresek EAEko gaitasun zientifiko-teknologikoa aprobetxatzea izango da diru-laguntzen helburua, oro har, eta ikergune kooperatiboen garapena ahalbidetzea bereziki. Diru horretatik, 20 milioi euro Etorgaik jasoko ditu.[+]
Aranzadi Zientzia Elkartea eta UEU-k Udalbideren laguntzarekin uztailaren 21etik 27ra Kultur ondarearen azterketa teoriko praktikoa burutu zuten Orbaitzetan.[+]
Web berri hau oso erabilgarria izango da euskal gizataldeen arteko harremanak sustatzeko eta `memoria historikoaren´ berreskurapenean.
Mundu barrenean dauden euskal etxeen bost federazioen eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin urrian internet atari berria aurkeztu eta martxan jarriko da.[+]
Orain ofiziala da: John Garamendik 2010eko hauteskundeetan Kaliforniako gobernadore izateko bere hautagaitza aurkeztu du, bere bizitza osoko erronkarik handienari ekinez. Estatu Batuetako Utah-ra emigratu zuen Saturnino 'Sam' Garamendi lekeitiarrak nekez sinetsiko zuen urteak pasatuta bere biloba batek AEBetan eta mundu mailan ere agintari boteretsuenetako bat bilakatzeko aukera izango zuenik. Bere bizitza politikoaren 'egiaren unea' du honakoa egun gobernadore-orde hautetsia den Garamendik, Sacramentoko Kapitolioko buru izeteko.[+]
Euskara eta Euskal kultura munduan zehar zabaltzeko asmoarekin sortu da Etxepare Institutua. Patronatua Gasteizen bildu zen uztailaren 14ean. Hurrengo pausuak, Zuzendaritza Kontseilua eta Zuzendaria izendatzea dira.
Etxepare Institutuak Euskara eta Euskal antzerkia, musika, zinema eta arkitektura zabaldu nahi ditu munduan zehar eta horretarako Patronatua sortu zuen lehendakaritzan.[+]
Bost urte bete dituen Lesakako Euskal Futbol Campusak agur esanen dio gaur aurtengo edizioari. Hiru txanda ezberdinetan, orotara Euskal Herriko 125 neska-mutil aritu dira futbol ezaguerak lantzen, beti ere euskaraz mintzatzen.[+]
Auzitegi Konstituzionalak ez ditu aintzat hartu Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiaren eta Gorka Knorr (EA) eta Kontxi Bilbao (EB) euskal Ganberako Mahaiko kide ohien helegiteak. Hori dela eta, hirurak gaitasungabetu beharko dituzte, Auzitegi Gorenak epaian ezarri bezala.
Udalbiltzak Auzitegi Konstituzionalaren erabakia gaitzetsi eta Bilbao, Knörr eta Atutxari elkartasun osoa erakutsi nahi die.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |