2009/01/09

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

  • Akusatuen errugabetasuna


    Akusatuen errugabetasuna 2009/01/08
    Udalbiltza

    UDALBILTZA®k bidegabetzat jotzen du EAEko Justizi Auzitegi Nagusiak, Juan Jose Ibarretxe EAEKO Lehendakaria, PSE-EEko Patxi Lopez eta Rodolfo Ares eta Batasuneko Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Juan Jose Petrikorena, Rufi Etxeberria eta Olatz Dañobeitiaren aurka gaur hasi duen epaiketa.[+]

  • Montxo Armendarizek jasoko du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria


    Montxo Armendarizek jasoko du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria 2009/01/07
    Kultura

    Zinemagilearen ibilbide profesionalak duen `interes nabarmena´ aitortu nahi dute sariarekin.

    Ibilbide luzea du atzean Montxo Armendariz zinemagileak (Olleta, Nafarroa, 1949). 24 urte pasatu dira 1984an bere lehen lan luzea aurkeztu zuenetik: Tasio izenekoa. Beste zortzi film luze egin ditu orduz geroztik, eta egindako ibilbide horixe saritu nahi izan du Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria hari emanez.[+]

  • Egonkortasuna eskatu dute euskarazko hedabideek


    Egonkortasuna eskatu dute euskarazko hedabideek 2009/01/05
    Komunikabideak / Nafarroa

    Nafarroako euskarazko hedabideen ordezkariek Foru Parlamentuan agerraldia egin dute haien egoera azaltzeko.

    Nafarroako euskarazko hedabideen ordezkariek agerraldia egin zuten atzo Nafarroako Parlamentuan. Helburu argia zuten: haien egoera `onartezina´ dela salatzea eta `egonkortasuna´ aldarrikatzea.[+]

  • Udalbiltzaren adierazpena EITBren aurkako atentatuaren aurrean


    Udalbiltzaren adierazpena EITBren aurkako atentatuaren aurrean 2009/01/02
    Udalbiltza

    2008ko azkeneko egunean, ETAk EITBren eta beste komunikabideen aurka eragin zuen atentatua dela eta UDALBILTZA®k zera adierazi nahi du:[+]

  • Antton Lukuk irabazi du Juan Zelaia saria


    Antton Lukuk irabazi du Juan Zelaia saria 2008/12/30
    Kultura

    Antton Lukuren Euskal kultura? izenburuko lana izan da aurtego Juan Zelaia Saiakera Sariaren irabazlea. Lan hau saritzeko bi arrazoi nagusi aipatu zituzten Joxemiel Bidador, Bixente Serrano Izko, Pilar Yoldi eta Jose Angel Irigarai epaimahaiko kideek abenduaren 16an Iruñako Maisonnave hotelean ospatu zen prentsaurrekoan. Ipar Euskal Herriko kulturaren azterketa `ausart´ eta `eraginkorra´ egitea, bata, eta `saiakera akademikoa bainoago eztabaida eragile´ izatea, bestea.[+]

  • 90 urte, eta aurrera begira


    90 urte, eta aurrera begira 2008/12/27
    Kultura / Euskal Herria

    Eusko Ikaskuntza sortu zela 90 urte beteko dira bihar; Euskal Herriko eta horri lotutako ikasketak eta ikerketak sustatu ditu, eta erreferente bihurtu da komunitate akademikoarentzat.[+]

  • Telefonoak badaki euskaraz. Anima zaitez!


    Telefonoak badaki euskaraz. Anima zaitez! 2008/12/23
    Teknologia

    Telefonoak badaki euskaraz. Anima zaitez! leloarekin kanpaina berri bat abian jarri du Eusko Jaurlaritzak. Telefonia mugikorraren esparruan euskararen erabilera sustatzeko asmoz iragarkiak egingo ditu, abenduaren 5a arte.[+]

  • Xamar idazleak Udalbide eta Pamielarekin `Euskara jendea´liburua gazteleraz argitaratu du


    Xamar idazleak Udalbide eta Pamielarekin `Euskara jendea´liburua gazteleraz argitaratu du 2008/12/19
    Kultura

    Etxegoien: `La conciencia colectiva ha hecho sobrevivir al euskera, no el refugiarse en un 'txoko' aislado´.

    Liburuaren aurkezpena Udalbideko Iruñako egoitzan izan zen abenduaren 17an, Pamielako Peio Elzaburu, Udalbideko Bixente Arozena eta Xamar idazlea bertaratu zirelarik.[+]

  • Amaiurren ikerketa 2009an argitaratuko dute


    Amaiurren ikerketa 2009an argitaratuko dute 2008/12/17
    Arkeologia / Nafarroa

    Aranzadi Zientzia Elkarteak hiru urteko ikerketa egin du Nafarroako Amaiur gazteluaren inguruan. Ikerketa osoaren ondorioak 2009. urte amaieran kaleratuko dituztela jakinarazi dute. Ikerketa horri esker, inguruan eraikitako 4 gotorleku identifikatu dituzte.[+]

  • Nafarroako Gobernuak Euro-karta ez du betetzen


    Nafarroako Gobernuak Euro-karta ez du betetzen 2008/12/16
    Euskara / Nafarroa

    Euskara Kultur Elkargoak-EBLUL prentsaurreko bat eman zuen abenduaren 12an Europako Kontseiluaren Adituek kaleratutako Erregio eta Gutxiengoen Hizkuntzen gaineko Euro karta Nafarroan ezartzeari buruzko 2008ko txostenari buruzko bere iritzia plazaratzeko.

    Bertan, EKEren lehendakaria den Koldo Martinez Urionabarrenetxea eta Iulen Urbiola Loiarte zuzendariak, txostenaren lerro nagusiak jorratu zituzten, baita Europak ematen duen gomendio eta ondorioak.[+]


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©