Urtarrilaren 31a arte planetarioan egonen da euskal kulturaren ezohiko erakustaldia.
Euskal Kultur Erakundeak ekoiztuta, Euskara Kultur Elkargoaren 10. urteurrenaren lehen ekitaldia da hau.[+]
Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zituen joan den urriaren 14an 2008 urteko euskal etxeentzako laguntza deialdiaren emaitzak. Laguntza hauek jasoko dituzten euskal etxeen artean 39 Argentinakoak dira, 1 Australiakoa, 1 Brasilekoa, 1 Kanadakoa, 2 Txilekoak, 1 Kolonbiakoa, 6 Espainiakoak, 5 Estatu Batuetakoak, 2 Frantziakoak, 1 Italiakoa, 1 Mexikokoa, 1 Perukoa, 1 Erresuma Batukoa, 5 Uruguaikoak eta 3 Venezuelakoak. Laguntza hauei uko egiteko epea esleipena argitaratu zenetik bi hilabeteetara itxiko da.[+]
Webgune berriak munduko euskal herritarren arteko harremanak indartzeko aukera emango duela uste du Lehendakariak.
`Mundu guztiko euskal herritarrok aurrera aterako gara, hori lortzeko barne indar izugarria dugulako´.
Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen buru izan zen Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria. Munduko euskal etxe guztiek izango duten webgune berria, www.euskaletxeak.net, aurkeztu zuten azaroaren 13an bertan. Atari berriaren helburua euskal etxeen eta administrazioaren arteko edota euskal etxe ezberdinen arteko harremanak erraztea da.[+]
Oreki Elkarteak denboraldiko txirrindulari taldea aurkezteaz batera, Kirol-Etik programa eta lankidetzaren berri eman zuen, laguntzailea izan duen Udalbide Elkarlan Elkartearekin batera.
Programaren aurkezpena eta hitzarmenaren sinaketa azaroaren 17an burutu zen Koldo Mitxelena Kulturgunean, bertan, Orekiko ordezkariak eta Udalbideko lehendakaria, Julian Eizmendi eta zuzendaria, Jose Luis Mendoza egon ziren; azken honek Orekik Udalbideren lankidetza eskertzeko eginiko oroitagarria jaso zuen.[+]
Liburuaren aurkezpena Udalbideko Iruñako egoitzan burutu zen pasa den azaroaren 18an. Udalbide, Pamiela eta Euskara Kultur Elkargoak lagundutako bildumako 37.zenbakia dauka eta 613 orri.
Aurkezpenean, Jose Luis Mendoza (Udalbideko zuzendaria), Roldan Jimeno Aranguren (Bilduma osoaren koordinatzailea) eta Jose Luis Nieva Zardoya (hitzaurrearen egilea) egon ziren.[+]
Ohiko dantza eta musikaren arloko sorkuntzak ezagutarazteko leku bat izatea nahi dute Bihar Herri Miarritzeko jaialdi berria. Lehen edizioa bukatua da, sortzaile eta hedatzaileen arteko bilgune bihurtzea izan da zioa. Horretarako, Euskal Herri osoko eta Espainia eta Frantziako 200 bat programatzaile, jaialdi arduradun eta azpiegitura kulturalen arduradun gonbidatu zituzten jaialdiaren gibelean diren Herri Soinu eta Iparraldeko Gaiteroak elkartekoek.[+]
Euskalerria irratiak orain 20 urte egin (azaroak 7) zuen bere lehen emisioa, eta urteurrena ospatzeko saio `ikusgarria´ eskaini zuen Barañaingo auditoriumean.
Saio ikusgarria prestatu zuten Euskalerria irratikoek Barañaingo auditoriumean. Bazuten zer ospatua. Hogei urte bete ziren lehen emisioa egin zutenetik, eta lagunekin bilduta egin nahi izan zuten festa. Kableak, mikrofonoak eta bestelako gai guztiak hartu eta jende aurrean egin zuten, horregatik, urtebetetze saioa; bat baino gehiago ahotsa baino erakustera ohituta ez dagoenaren lotsa apurrarekin.[+]
Teknologia berriei esker euskal-errusiar konexio indartsua sortu da sarean: batetik, Roberto Serrano euskal hizkuntzalaria, eta bestetik Roman Ignatieff etnografoa, Alexander Arkhipov hizkuntzalaria eta Alexander Grenkov webgune diseinatzailea. Euskal kultura Errusian ezagutzera emateko asmoarekin taldetxoak Gernika aldizkari digitala sortu du eta bere webgunetik Euskal Herria, euskara eta euskal literaturari buruzko informazioa ematen dute, besteak beste, errusieraz eta euskaraz. Etorkizunerako euskal literatur lanak plazaratuko dituen argitaletxea sortu eta Moskun euskal aste bat antolatzeko asmoa dute.[+]
Euskal Gizataldeekin Harrematarako Zuzendariak, Josu Legarretak, Txileko Euskal Astea inauguratu zuen.
Urriak 29an Txileko Euskal Astea hasi zen eta azaroaren 2an amaitu. Euskal Gizataldeekin Harrematarako Zuzendariak, Josu Legarreta; Euskal Etxearen Lehendakaria, José María Narvarte; Jon Erdozia, Euskadiko Delegatua Txilen eta Koldo Atxutegik, Eusko Jaurlaritzaren Aholkularia, hasierako ekitaldian parte hartu zuten.[+]
Euskal kulturak aurten ere bere lekua izan du Frankfurteko Liburu Azokan, Alemanian, Euskal Editoreen Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Azokara bildu zen euskal ordezkaritzan Miren Azkarate Kultura sailburua eta Aingeru Epaltza, Anjel Lertxundi eta Jokin Muñoz idazleak izan ziren, besteak beste. Epaltzak eta Lertxundik liburuak argitaratu berri dituzte Alemanian eta aurkezpen bira egingo dute Frankfurten bertan hasi eta Berlin, Essen eta Paderborn hirietan barna, Bost_Kultura literatur agentzia euskal-alemaniarrak antolatuta.[+]

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |