Euskal Herriko 10 eta 13 urte bitarteko haurrek Udalbidek antolatzen duen 'Urbasan bagara' udalekuaz gozatu ahal izango dute bigarren urtez jarraian.
Udalekuak bukatu ostean, txanda bakoitzaren argazkiak Udalbideko web orrian egonen dira ikusgai.[+]
Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseilariak, Bartzelona, Varsovia eta Brno-ko (Txekiar Errepublika) unibertsitateekin hitzarmen bat sinatu du, bertako unibertsitateetan euskara eta euskal kulturako ikastaroak burutzeko.[+]
Eusko Legebiltzarrak onartu egin du urriaren 25ean EAEn kontsulta bat deitzeko Ibarretxe lehendakariak proposatutako lege proiektua, EHAK-k alde eta aurka daudenen arteko berdinketa hautsi baitu aldeko boto bat emanez.[+]
UDALBILTZA®ren adierazpena, HERRI KONTSULTAREN gain.
Ekainaren 25ean Iruñan egindako prentsaurreko instituzionalean Julian Eizmendi Zinkunegi Udalbiltzako Lehendakaria eta Azpeitiko zinegotziak eta Valeriano Tena Mateos Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kideak parte hartu dute.[+]
IVAPek 25. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu ditu, eta, besteak beste, hiru jardunaldi antolatu ditu BERRIKUNTZA oinarri hartuta. Hiru arlo aukeratu ditugu lanerako: giza baliabideen kudeaketa, Herri Administrazioak eta euskara. Aipatutako hiru jardunaldi horiek Vitoria-Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango dira, hurrenez hurren. Jardunaldietan itzal handiko pertsonak izango dira hizlari: Juanjo Mena, Koldo Saratxaga, Andu Lertxundi, Patxi Baztarrika edo Daniel Innerarity.[+]
Euskal Etxeak euskaldunen arteko elkarlaguntzarako sortuak izan dira.[+]
Euskal Herria ez da osoa Iparraldea gabe, eta Iparraldea Hegoaldea gabe.[+]
Udalbidek ekainaren 15ean Bastidan ospatuko den Araba Euskaraz jaialdira joateko deia egiten dio euskal gizarte osoari.
Bigarren aldia izango da Bastida ikastolak jaialdia antolatuko duela, izan ere, 2004an ere bere ardura izan zen festa antolatzea. 29 urte bete dituen ikastolak egun 200 ikasle eta 13 irakasle ditu.[+]
Irujo Etxea Elkarteak Benito Lertxundi kantariari eman dio VIII. Irujo Saria, euskara eta euskal kulturaren alde eginiko lana eskertzeko asmoz. Sariaren banaketa ekainaren 7an egin zuten, Lizarrako (Nafarroa) Musika Eskolako areto nagusian.[+]
Euskalerria irratiak antolatzen duen Larreko Sariaren baitan, 2008ko omendua Xanti Begiristain Madotz euskaltzalea izan da.[+]
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |